Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Aizarnazabal

Aizarnazabal herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Aizarnazabal Gipuzkoa lurralde historikoan dago, Urola Kosta eskualdean, eta Zestoa eta Zarautz herrien artean dago.

Inguruko paraje ederrei erreparatuz gero, zuhaitz berezi batek atentzioa emango digu, hain zuzen, Azpiazu Arteak. Hosto iluneko zuhaitz honek kopa biribila eta mamitsua du, eta ezaugarri horiei esker, erabat berezia da.

Horrez gain, ondare kultural zabala dago ikusgai herrian eta zubiak oso deigarriak dira. Zubi Zaharra da eraikuntza aipagarrienetariko bat, sei arku dituen bakarra baita Gipuzkoan. Halaber, balio historiko esanguratsua du; izan ere, garai batean, Zestoa eta Aizarnazabaleko hainbat baserriren arteko bide bakarra zen.

Urte osoa da egokia Aizarnazabal ezagutzeko, eta, are gehiago, iraila. Kontuan hartu beharra dago hilabete honen amaieran herriko jai nagusiak ospatzen dituztela San Miguelen ohorez. Egun horietan, sagardo eta gazta lehiaketak antolatzen dituzte, baita aisialdirako jarduera franko ere. Aukera bikaina da ongi pasatu nahi duen ororentzat.

Ba al dakizu... ?

Irailaren amaieran ospatzen diren San Migel festek sagardoa eta gazta dastatzeko aukera eskaintzen dute.

Esteka interesgarriak