Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Aia

Aia herri gipuzkoarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Aia
  • Biztanleria: 2.051
  • Azalera: 56 Km²
  • Web: http://www.aiako.com
  • Tursimo bulegoa:
    Parque Natural de Pagoeta

Aia Gipuzkoako lurralde historikoan dago, Urola-Kosta eskualdean eta Ernio mendiaren magalean.

Landa giroko udalerri txiki honen ingurua ikusgarria da. Pagoetako Parke Naturala da horren erakusgarri nagusia. Pagoeta mendian dago eta erabat aproposa da naturaz gozatzeko; izan ere, ibilbide zoragarriak egin ditzakegu baso eta zelai berdeetan zehar. Horrez gain, atseden hartzeko txoko apartak daude, baita haurrentzako parkeak ere.

11 auzok osatzen dute Aia eta guztiek dute zer ikusi, ondare kulturala aberatsa baita inguru hartan. Erdigunean, esaterako, Esteban Deunaren eliza (1350. urtekoa) eta udaletxea azpimarra ditzakegu. Andatza auzora joanez gero, berriz, San Pedro baseliza bisitatzeko parada izango dugu, Andres de Araozek egindako erretaula polita ikusteko.

Herriko jai nagusiak abuztuaren hasieran ospatzen dituzte, San Donato eta San Lorentzoren ohorez. Horrez gain, San Martin festak oso famatuak dira; idi-probak antolatzen dituzte eta inguruko herrietako jende asko joan ohi da bertara.

Ba al dakizu... ?

San Martin festetan ospatzen diren idi-probek inguruko jende ugari erakartzen dute.

Esteka interesgarriak