Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Aduna

Aduna herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Gipuzkoa lurralde historikoko herria da Aduna eta Tolosaldea eskualdean dago.

Kolore berdea da nagusi Aduna inguruan; mendi eta zelai ederrak ageri dira eta mendi-ibiliak egin daitezke horietan zehar. Belkoain (488 m) mendira igo gaitezke, esate baterako, eta, hala, eremu honetako lehen biztanleen aztarnak aurkituko ditugu, tontorreko trikuharria tartean. Gainera, alboko udalerrietako panoramika zoragarriak ikusiko ditugu gailurretik.

Herriko plazara sartu eta berehala, Jasokundearen Andre Mariaren elizarekin egingo dugu topo. Elementu interesgarri asko ditu elizak, aldareak eta ataria, kasu. Bestalde, udaletxea ezagutzeko parada ere badugu, baita dorretxea ere, garrantzi handikoak baitira. Plazaren erdian, estalitako frontoi ederra dago eta kirol asko egiteko aproposa da.

Horrez gainera, Aduna inguruko sagardotegietara joateko aukera paregabea du bisitariak. Udalerri txiki honetan, tradizio handia du sagardoak eta, sagardotegi garaian, jende asko etortzen da edari gozoa dastatzera. Horrekin batera, menu tipikoa jan ohi da: bakailao tortilla, bakailaoa piper berdeekin, txuleta eta, amaitzeko, gazta, intxaurrak eta irasagarra.

Ba al dakizu... ?

Sagardoaren inguruan ohitura handia duen herria da Aduna. Bertan eta inguruko herrietan, sagardoaz eta jaki goxoez gozatzeko hainbat sagardotegi daude.

Esteka interesgarriak