Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Abaltzisketa

Abaltzisketa herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Gipuzkoa lurralde historikoko herri hau Tolosaldea eskualdean dago, Aralarreko mendi-adarrean, Txindoki mendiaren magalean, hain zuzen.

Herrira iritsi bezain laster, hiriguneak txundituta utziko gaitu, batez ere, bertan dagoen udaletxeak. Eraikin dotoreak lau arku dituen ataria du eta barruan frontoia dago. Horren alboan, San Joan Bataiatzailearen eliza ikusiko dugu; XVI. mendekoa den arren, XIII. mendeko atari erromanikoa gorde du. Halaber, herriaren kanpoaldean han-hemenka dauden baserriak deigarriak dira.

Haatik, Txindoki mendiaren magalean dagoen Larraitzeko landa da tokirik ikusgarriena. Bertan, Larraitzeko baseliza bisita dezakegu; betidanik mirakuluak egiteko botereak dituela uste izan da. Atseden hartzeko inguru aparta izateaz gain, abiapuntu egokia da Txindoki, Gambo, Pardarri eta beste hainbat menditara irteerak egiteko.

Herriko jairik garrantzitsuenak ekainaren bukaeran ospatzen dituzte, San Joanen omenez. Hori dela eta, hilaren 24an erromeria antolatzen dute Larraitz baselizaren ondoan, eta musika zein giro ona izaten dira nagusi inguru lasai horretan.

Ba al dakizu... ?

Larraitzeko zelaiak, Abaltzisketan, egun atsegin batez gozatzeko aukera eskaintzen dute. Hemen haste dira, gainera, hainbat mendi-ibilbide, baita Txindoki mendira joatekoak ere.

Esteka interesgarriak