Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Ziortza-Bolibar

Ziortza-Bolibar herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Oiz (1.026 m) mendiaren babesean dago Lea-Artibai Bizkaiko eskualdeko herria, Gipuzkoako mugatik oso gertu. Bi herrigunek osatzen dute; Ziortzak, erlijio-enklaberik eta nekazaritza gunerik zaharrenetakoak, eta Bolibarrek, duela urte batzuk La Puebla de Bolibar izenaz ezaguna zen herriak.

Bolibar herritik bertatik, galtzada bati jarraituta iritsiko gara Ziortzako Kolegiatara. Done Jakue bidearen kostaldeko ibilbidearen igarobide historikoa dugu eta egun, Euskadiko Monumentu Nazional izendatu dute. Bizkaiko kolegiata bakarra da eta hainbat elementuk osatzen dute monumentu-multzoa: Elizak, klaustroak, abade-etxeak, erromesen ospitaleak (gaur, ostatu dena), hesiek, maizter-etxeak, gurutze bideak, Erdi Aroko galtzadak eta ekialdeko eta mendebaldeko ateek, besteak beste.

Bolibarri dagokionez, Simon Bolivarren arbasoen sorlekua delako da ezaguna, batez ere. Hego Amerikaren lokabetzean garrantzitsua izan zen pertsonaia hori eta bere omenezko museoa dago Errementarikua baserrian. Simon Bolivar Museoan, "Venezuelako Askatzailearen" ibilbide pertsonalaren eta politikoaren nondik norakoak azaltzen dituzte. Horrez gainera, Erdi Aroan bizkaitarrek izan zuten bizimodua ezagutzeko aukera ematen dio bisitariari. Museoaren alboan, Bolivarren omenezko bustoa dago, Venezuelako Gobernuak berak oparitutakoa.

Herriak badu beste lotura bitxi bat herrialde horrekin. Izan ere, Santo Tomas parrokiaren (XVII eta XVIII. mendeetan zehar eraikia) elizako arkupean, Coromotoko Andre Mariaren, Venezuelako zaindariaren, irudia dago.

Bestalde, Ziortza-Bolibarrek baditu Zeinka eta Arta bezalako landa-auzo interesgarriak ere. Azken honetantxe dago XI. mendekoa omen den San Pedro baseliza. Nabarmentzekoa da horma batean, hareharrian eginda dagoen leiho mozarabiarra.

Ba al dakizu... ?

Simon Bolivar "Venezuelako Askatzailea" udalerri honetan jaio zen.

Esteka interesgarriak