Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Zierbena

Zierbena herri bizkaitarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Zierbena
  • Biztanleria: 1.493
  • Azalera: 10,5 Km²
  • Web: http://www.zierbena.net/
  • Tursimo bulegoa:
    Oficina de Turismo de
    Zierbena
    Playa La Arena, s/n
    Campo de las Monjas, 1
    48508 Zierbena
    Teléfono: 946 801 356/
    946 800 226
    Fax: 94 680 13 56
    info@enkartur.net

Bizkaiko kostaldearen mendebaldeko muturrean kokatuta, Zierbena jarduera handiko arrantza portua duelako da ezaguna, Bilboko Portuaren eraberritze lanek eragin badiote ere. Dena dela, antzinako xarma gordetzen du oraindik, arrantza-ontziek eta aisiarako ontziek apaintzen baitute. Bi hondartzarekin batera, portuak oso erakargarri bihurtzen du Zierbena; izan ere, inguruotako jatetxe eta erretegietan txingarretan erretzen dituzten arrainen usain gozoak hartuko du bisitaria.

Leku horretan bertan, 100 metroko hondartza artifiziala dago, itsasbeheran bakarrik ikus daitekeena. Ur lasaiak ditu eta hortaz, aproposa da bainua hartzeko, batez ere, haurrentzako. Dena den, herritarrek eta kanpokoek La Arena hondartza dute gogokoen. 966 metro ditu luzeran eta bertan, zerbitzu asko jartzen dituzte erabiltzaileen eskura. Horrez gainera, mahaiak, eserlekuak eta barbakoak dituzten aisialdiguneak topatuko ditugu inguruan.

Hondartza horretan hasten da Bizkaiko bidegorririk luzeena. Bizikletazaleentzat eta oinezkoentzat prestatutako bideak 11 kilometro ditu guztira eta lau egiten ditu Zierbenako lurretan barrena, Portugaletera bidean.

Luzeroko (307 m) lurmuturrera ere jende asko igo ohi da; handik, Kantauri itsasoaren ikuspegi bikainak izango ditugu.

Ondare kulturalari dagokionez, hainbat interesgune daude: San Roman parrokia, esaterako, Aldapa auzune nagusian topatuko dugu. XII. mendekoa da, baina 1880an zaharberritu zuten. Parrokia honi itsatsita dago Portuko Ama Birjina eliza. Eraikin modernoagoak egon badaude: Loiolako Iñaki Deuna baseliza, Zierbenan zutik dirauen ermita bakarra, eta 1997ko udaletxea.

Jai egutegian berriz, badira azpimarratu beharreko festa eta ekitaldiak. Auzo bakoitzean ospatzen dituzte jaiak eta horien artean, San Inazioren, Portuko Amaren eta San Rokeren omenezkoak nabarmenduko ditugu (uztailaren 31an, eta abuztuaren 15ean eta 16an, hurrenez hurren). Haatik, ezin ditugu Itxaski-azoka (iraila-urria) eta Zierbenako Independentziaren Eguna (urriaren 15a) ahaztu. Aldi berean, aipatzekoa da herritarrek arraunarekiko duten zaletasuna. Oso errotuta dagoen kirola dugu; are gehiago, Bizkaiko arraun elkarterik zaharrenetakoa du Zierbenak.

Ba al dakizu... ?

Bizkaiko bidegorri luzeena Zierbenan dago.

Esteka interesgarriak