Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Zeberio

Zeberio herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Izen bereko haranean dago Zeberio, Arratia Bizkaiko eskualdean, hain zuzen ere, eta baserri giroa eta naturaren alderik paregabeena ezin hobeto uztartzen ditu. Bilbotik 20 bat kilometrora dago, Gorbeiako Parke Naturalaren magalean. Hala, hiri handien zaratatik ihes egin nahi duen edozeinentzat natura babesleku bikaina da Zeberio.

Han-hemenka dauden auzo txikiek osatzen dute udalerria eta horietatik, Zubialde da erdigune zibil eta administratiboa. Zeberio ederto kokatuta dago eta Gorbeiako Parke Naturalean barrena, bisitariak ibilbide askotan goza dezake paseoez. Horrek nekez berdin daitekeen aberastasuna ematen dio herriari.

Natura aberastasun ukaezinari erlijio-arkitektura oparoa gehitu behar diogu, makina bat eliza eta ermita bisita ditzakegu eta. Besteak beste, Olabarrietako Santo Tomas eliza gotiko-errenazentista nabarmentzen da. XVI. mendeko arkitektura bizkaitarraren lanik bikainenetakoa da eta, bertan, atari ikusgarria eta enkatxoa, harri txikiz egindako zorua, gailentzen dira beste ororen gainetik. Duela gutxi eraberritu duten Zeberioganeko Andre Mariaren santutegiak, berriz, bere edertasuna gehitzen dio ingurune menditsu eta isolatuari. Azkenik, San Antonio baselizak osatzen du hirukote aparta; antzina bideetan eraikitzen zituzten tenpluen (Bizkaian santutxo izenaz ezagunagoak) erakusgarri argia da tenplu hori.

Bestalde, Zeberiok jai-egitarau oparoa du. Udalerriko auzoetan festak ospatzen dituzte eta horien artean, San Antolin jaiak, herriko zaindariaren omenez irailaren hasieran Zubialden antolatzen dituzten festak, dira ezagunenak.

Ba al dakizu... ?

Naturaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du Zeberiok.

Esteka interesgarriak