Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Zaratamo

Zaratamo herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Upo (597 m) eta Artanda (554 m) mendien babesean eta Bilboko hirigunetik gertu, landa giroko hainbat auzunek osatzen dute Uribe Nerbioi Bizkaiko eskualdeko herria.

Udalerriak bi zati oso ezberdin ditu. Beheko aldeak, Arrigorriagatik gertu eta Nerbioi ibaiaren ertzekoak, industria du nagusi, eta goiko aldekoarekin alderatuta, oso bestelakoa da. Goian, Elexalde hirigune nagusian ekingo diogu gure ibilbideari. Auzo lasai eta atsegin honetan, nabarmentzekoak dira San Lorentzo eliza eta honen alboan, frontoia eta udaletxea.

Ingurune natural paregabean dago Zaratamoko goiko alde hori, bista ikusgarriez gozatzeko aukera eskaintzen baitu. Hala, jende asko igo ohi da Upo eta Artanda mendietara eta horietan, Bilboko hirigunearen eta Nerbioi ibaiaren haraneko ikuspegi bikainak daude. Bi gailurron arteko mendi-lepoan, Upoko Pagadia izeneko aisialdigunea topatuko dugu. Bi zonalde ditu: Upo mendiaren magalean batetik, pagoz inguratutako zelai zabala dago eta mendi lepoaren beste aldean, berriz, Artada mendira bidean, San Segismundo baseliza. Ermita horren inguruan erromeria antolatzen dute urtero, uztailaren 3an. Handik gertu gainera, mahaiak eta barbakoak daude; egun pasa joateko leku zoragarria da, beraz.

Bestalde, urtean zehar, hainbat jai egun izaten dira Zaratamon; horien artean, San Bizente eta San Lorentzo festak bereiz ditzakegu, hurrenez hurren, urtarrilaren 20an eta abuztuaren 10ean ospatzen dituzten jaiak.

Ba al dakizu... ?

Zaratamo bi zatitan banatuta dago. Beheko aldean industria da nagusi. Goiko aldea, berriz, lasaiagoa da.

Esteka interesgarriak