Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Zamudio

Zamudio herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Asua ibaiak zeharkatzen duen lautadaren eta muino txikien artean dago Zamudio, Txorierri Bilboko hirigunetik gertu dagoen eskualdeko bihotzean. Landa giroko auzune eta baserriek inguratzen duten parke teknologiko garrantzitsua hartzen du bere lurretan. Erdigunetik gertu, berdeguneak eta bidegorri bat dituen eremuan, teknologia aurreratua erabiltzen duten enpresa modernoak daude, herri arkitekturaren adierazgarri diren baserrien alboan.

Kostaldetik barrena doan Done Jakue bideko igarobide garrantzitsua izaki, ondare historiko aberatsa gordetzen du Zamudiok. Arteagan, BI-737 errepidearen bi alboetan dagoen hirigune nagusian, arkitekturaren aldetik balio handiko monumentu multzoa nabarmendu behar dugu; San Martin elizak, Zamudio Dorreak, Kadalsoren oinetxeak, XVIII. mendeko udaletxeak eta Arteaga errotak osatzen dutena, hain zuzen ere.

San Martin parrokia-eliza euskal gotikoa 930. urtean sortu zuten. XVII. mendearen erdialdean eraberritu zuten eta ukitu errenazentista eman zioten. Ondoan, Zamudio Dorre bikaina, XV. mendean harlanduz eginiko eraikina, topatuko dugu. Behe Erdi Aroko eraikinen adibiderik azpimarragarrienetakoa da.

Halaber, udalerriko zenbait auzotan, estilo ezberdineko bost baseliza bisita ditzakegu; Santo Tomas eta San Antolin ermita gotikoak eta San Bartolome, Dañoseko San Migel eta Santimami barrokoak. Horrez gainera, inguruetan aurkitutako monumentu megalitikoak aipatu behar ditugu. Horien artean, nabarmentzekoak dira Hirumugarrietako tumulua, Eneolito-Brontze garaikoa, eta hilarri multzo bat.

Bestalde, Zamudiok jai egutegi oparoa du. Pentekoste Pazkoako festa (maiatza-ekaina) eta San Martin eguna (azaroaren 11) dira garrantzitsuenak. Halere, ezin dugu ahaztu azaroko nekazaritza eta abere azoka. Bertan, Limusin arrazako ganaduaren lehiaketa antolatzen dute, besteak beste.

Ba al dakizu... ?

Txorierriren bihotzean, Bilbotik oso gertu, dagjo Zamudio.

Esteka interesgarriak