Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Zalla

Zalla herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Mendiz inguratuta eta Kadagua ibaiak zeharkatzen duen lautada batean kokatuta, Zallak Enkaterriko bihotzetik bertatik ematen dio ongietorria bisitariari. Historia handiko herria bando-gerren eta burdinolen lurraldea eta kostaldetik barrena doan Done Jakue Bideko erromesen igarobide garrantzitsua da.

Herriko eraikin gehienak modernoagoak diren arren, Zallak ondare historiko aberatsa gorde du urteen joan-etorrian. Hala, herrigunean bertan, hainbat eraikin bisitatuko ditugu, Murga XVII. mendeko jauregi barrokoa (egungo udaletxearen egoitza), Salzedo eta Aiaratarren armarri ederra duen eraikina, eta San Migel Goiaingeruaren parrokia, esaterako. Azken hori, XII. mendean eraiki zuten baina, gerora, XVIII. mendean handitu zuten. Nabe bakarreko elizak gurutzeria-gangak, bi kapera, zazpi aldare, kanpandorrea eta ataria ditu.

Arkitektura erlijiosoari dagokionez, beste hainbat tenplu nabarmenduko ditugu; Otxarango eliza barrokoa, Zariketeko San Migel baseliza (ermita horren ondoan, Gernikako arbolaren ernamuin bat landatu zuten 1912an) eta Mellako San Antonio ermita, Kadaguaren ertzean, Herrera auzoan hain zuzen, ezkutatuta dagoena. Urrutia jauregia XVII. mendeko harlanduzko fatxada duen eraikinaren parean topatuko dugu azken hori. Garai batean, errege-bidea igarotzen zen bi eraikin horiek artetik eta Bilbotik Balmasedarako bidea egiten zuen.

San Antonio baselizatik hurbil, ibaiaren beste aldean, landa giroko ingurunean ageri da Terreros Dorrea. Enkarterrin ondoen gorde duten dorrea da gaur egun. Babes eraikin paregabeak 20 metroko altuera du eta bando-guden garaia dakarkigu gogora.

Auzunue horretan bertan, aisialdirako gune bat topatuko du bisitariak Kadaguatik hurbil. Bederatzi mahai, eserlekuak eta barbakoak ditu eta horrez gainera, arrantzale asko joan ohi dira inguru hartara. Ez da ibaiaren aldamenean dagoen aisialdigune bakarra. Bolunburun, esaterako, iturriak, mahaiak, arranparrilak eta haurrentzako jolastokiak dituen berdegunea dago. Halaber, Zallan bertan, ibilaldiak egin ditzakegu La Roblako trenbidearen zati batean oinezkoentzat eta bizikleta zaleentzat prestatutako bidegorrian.

Bestalde, herriak Errosarioko Amaren omenez ospatzen ditu jai nagusiak urriaren hasieran. Hilaren 7a izan ohi da egun nagusia. Hilabete horretan bertan, Gangen azoka ezaguna antolatzen dute. Mende erdiko historia du eta egun horretan, azpimarratzekoak dira nekazal produktuen, abereen eta hegaztien lehiaketak.

Ba al dakizu... ?

Urrian Gangen azoka ezaguna egiten da Zallan.

Esteka interesgarriak