Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Zaldibar

Zaldibar herri bizkaitarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Zaldibar
  • Biztanleria: 3.063
  • Azalera: 11,8 Km²
  • Web: http://www.zaldibar.eus/
  • Tursimo bulegoa:
    Consorcio Turístico
    Urkiola-Durangaldea
    Niceto Urkizu, 11
    48230 Elorrio (Bizkaia)
    Teléfono: 946 820 164
    Fax: 946 820 626

Durangaldea Bizkaiko eskualdeko herria mendiz inguratutako haran estu batean dago, lurralde historikoaren ekialdeko muturrean, Gipuzkoarekin muga egiten. Ongi komunikatuta dago gainera, Durangotik 7 kilometrora eta Eibartik 9ra, eta N-634 eta A-8 errepideetatik eta Donostia eta Bilbo lotzen dituen trenbidetik gertu.

Biztanle eta zerbitzu gehien batzen dituen hiriguneak eta landa giroko zenbait auzok osatzen dute udalerria. Hala, ondare historiko eta kultural aberatsa topatuko dugu Zaldibarren. Erlijio arkitekturari dagokionez, San Andres XIII. mendeko parroki-eliza aipatu behar dugu lehenik eta behin. Gerora, zenbait aldiz eraberritu dute tenplu hori. Barruan, XV. mende bukaerako eskultura gotikoa gordetzen du. Hareharrizko pieza eder honen erdialdean, San Andresen gurutzea ikus daiteke.

Herrian barrena ibilbidea beste hainbat eraikin bisitatuz jarraituko dugu. Antzinako ospitaleko kapera neorromantikoa, Karmeldarren monasterioa, XVII. mendeko Gurutzea (Goierri auzora daraman bidean dago) eta hainbat auzotan topatuko ditugun ermitak, sei guztira, nabarmentzeko modukoak dira.

Zaldibarko arkitektura zibilaren adierazgarri dira 1972ko udaletxea (berdeguneak dituen plaza baten alboan kokatuta) eta XV. eta XVII. mendeen artean eraikitako zenbait dorre, Garitaonandia, Zaldua eta Eitzaga, esaterako.

Bestalde, herriko ingurune ederrak txango ugari egiteko aukera eskaintzen digu. Urkiolako Parke Naturala azpimarratu beharra dago, paisaia eta kareharrizko gailur zoragarriak ikusi ahal izango ditugulako.

Neguko hotza heltzearekin bat, Zaldibarko bizilagunek San Andres jaiak ospatzen dituzte, azaroaren bukaeran. Musika-emanaldiak eta bestelako jarduerak izaten dira nagusi festa egitarauan.

Ba al dakizu... ?

Paraje natural zoragarriz gozatzeko aukera eskaintzen du Zaldibarrek.

Esteka interesgarriak