Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Valle de Trápaga-Trapagaran

Trapagaran herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaiko meatzaldean kokatuta dago Valle de Trápaga-Traparagan, Bilbotik 12 kilometrora eta Triano mendien babesean. Meatzaritzak eragin handia izan du udalerri honen garapenean eta baita itxuran ere. Hala, Valle de Trápaga-Tragararan bi zonalde nagusitan banatzen da; goiko aldean meatzaritzari lotutako auzuneak daude eta beheko aldean berriz, biztanle eta zerbitzu gehien hartzen dituen hirigunea dago.

XIX. mendearen bukaeran inauguratu zuten Trianoko trena. Ondorioz, hainbat hamarkadetan, meatzaritzak une gorenak bizi izan zituen eta Trianoko mendietan, zenbait auzo sortu ziren, meatzeetan lan egiten zuen jende guztia hartzeko. Egun, erabat itxuraldatuta daude auzuneok eta leku askotan gainera, aisialdirako guneak daude. Halere, oraindik, meatzaritzaren jardueraren aztarnak (Peñamora meatzea, Zugaztieta eta Larreinetako egurrezko etxeak...) aurki ditzakegu inguruotan. Hainbat meatze ureztatu eta aintzira artifizialak sortu dituzte eta arrantzan egiteko leku paregabeak dira horiek.

Zugaztietako ingurua adibidez, erabat aldatu da; aisialdirako zenbait gune, Bizkaiko Foru Aldundiaren aterpetxea, kirola egiteko instalakuntzak eta bertoko gastronomiaz gozatzeko jatetxe ugari ditu. Auzune honetatik oso gertu, Peñas Negras Interpretazio Zentrua dago eta bertan, inguruotan egin daitezkeen ibilaldien gaineko informazioa ematen dute.

Larreinetako funikularra hartuta igo gaitezke izen bereko auzora, Zugaztietatik kilometro batera. 1926an zabaldu zuten eta bitxia da oso, funikularreko kabinak horizontalean igotzen baitira eta Estatu osoan ez baitago halakorik. Horrez gainera, igotzen ari garen heinean, Bilboko Abraren ikuspegi bikaina dugu.

Bestalde, hirigunean, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran eraikitako zenbait monumentu eta eraikin aurkituko ditu bisitariak, garai batean Trapagaranek izan zuen oparotasunaren erakusgarri. Jaunaren Itxuraldaketaren eliza neorromanikoa 1930ekoa da eta gurutze latindarreko oinplanoa, hiru nabe, dorrea eta ataria ditu. San Jose Langilearen eta San Joan Bataiatzailearen elizak, neorromanikoa bata eta neoklasikoa bestea, ere aipatzeko modukoak dira. Arkitektura zibilari dagokionez, bi eraikin azpimarratuko ditugu: udaletxe neoklasikoa, XX. mende hasierakoa, eta Olaso jauregia, egungo kultur etxea. Azken hori, Olaso sendiak XVI. mendean Bergaran eraiki zuen jauregi gotiko bat oinarri hartuta egin zuten.

Ba al dakizu... ?

Meatzaritzari oso lotuta dagoen udalerria da Valle de Trápaga-Trapagaran.

Esteka interesgarriak