Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Urduliz

Urduliz herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Butroe ibaiaren haranean dago Uribe Kosta eskualdeko herri eder hau, errekaren ezkerreko ertzean, hain zuzen. Elortza, Landa, Dobaran, Meriondo eta Zalbidea auzoek osatzen dute landa giroko udalerria eta pixkanaka-pixkanaka hedatzen doa, auzune berriak eraikitzen ari direlako.

Hirigunean barrena, XVIII. mendean zaharberritutako Andra Maria parroki-eliza barrokoak eta XVII. mendeko Torrebarri jauregiak, barrokoa hau ere, osatzen duten monumentu-multzoa bisitatuko dugu lehenik eta behin. Bi eraikinon aldamenean, aisialdirako gune aparta dago, mahaiekin, eserlekuekin eta barbakoekin.

Leku horretatik, Urdulizeko haitzetara igo gaitezke bidexka bati jarraituta. Han topatuko dugu Santa Marina baseliza, harkaitzezko horma bati itsatsita. Naturaren ikuspegitik, balio handia du inguru horrek; izan ere, Bizkaiko kostaldeko (Luzero muturretik Billano lurmuturreraino) ikuspegi bikainak eskaintzen dizkio bisitariari. Horrez gainera, eskalada edo ibiltzea gustuko dutenentzat inguru aproposa da hori. Hainbat ibilaldi egin ditzakegu Urdulizko haitzetatik, Butroeko Gazteluraino (Gatika) eta Errotatxu eskualdeko errotarik zaharrenetakora, besteak beste.

Bestalde, Urduliz irailaren hasieran bisitatzea erabakitzen duen orok Andra Mariaren omenezko jaiez gozatzeko parada izango du. Musika-emanaldiek eta beste ekitaldi askok betetzen dute festa egitaraua. Dena den, herri-kirolak nabarmentzen dira beste ekitaldien gainetik. Hala, Andra Maria elizaren eta udaletxearen erdi bidean, probalekua dago eta bertan, erakustaldi ugari antolatzen dituzte, tartean, idi-probak, herrian oso errotuta dagoen herri-kirola.

Ba al dakizu... ?

Landa giroa duen udalerria da Urduliz eta auzo ezberdinek osatzen dute.

Esteka interesgarriak