Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Ugao-Miraballes

Ugao-Miraballes herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Nerbioi ibaiak sortzen duen haran estu batean kokatuta dago Ugao-Miraballes, mendiz inguratuta. Uribe-Nerbioi Bizkaiko eskualdeko herria Bilboko hirigunetik hurbil dago. Antzinako hiribilduaren erdiguneko kale bakarrak eta haren inguruko auzo berriek eta landa giroko zenbait auzunek, Markiok, Elosuk eta Astibik tartean, osatzen dute udalerria.

Herrian barrena egingo dugun ibilaldian, interes historiko eta artistikoa duten lekuak bisitatuko ditugu. Udiarragako Amaren ermita da, ezbairik gabe, Ugao-Miraballeseko eraikinik adierazgarriena. 1779ko eliza, erdigunean bertan eraiki zuten, Udiarraga mendian zegoen izen bereko ermita desagertu ondoren. Kanpoaldean, fatxadako kanpai-horma azpimarratzekoa da eta kanoi-gangez estalitako nabe bakarreko barrualdean berriz, egurrezko erretaula nagusia du, polikromatua.

Handik oso gertu, San Bartolome elizak, udaletxeak eta Jane jauregiak osatzen duten monumentu multzoa ikusiko dugu. San Bartolome tamaina ertaineko elizak gurutzeria-gangek estaltzen duten nabe handia (bost zatitan bananduta dagoena), dorre ederra eta atari ikusgarri ditu. Atari horretako enkatxoa, harri txikiz egindako zorua, nabarmentzekoa da, irudi geometrikoak marrazten baititu. Plaza horretan bertan, elizaren aldamenean dago hiru ataleko udaletxe neoklasikoa. Eraikinak harmailadia eta puntu erdiko hiru arkuko ataria ditu. Jane jauregi neoklasikoa ere azpimarratzeko modukoa da. Zutabe batek eutsita, puntu erdiko bi arkuk osatzen dute bi solairuko eraikin honen sarrera. Jauregia eraberritu egin dute kultura zereginetarako. Halaber, handik hurbil, Lehendakari Agirre enparantzan, Hiru Tutuko iturria nabarmenduko dugu. 1858an egin zuten iturri neoklasikoa eta lau putzu borobil ditu.

Bestalde, udalerriak kultura-egitarau zabala eskaintzen du. Udiarragako Amaren omenezko jai nagusiez gain, urte osoan antolatzen dituzten azokak aipatu behar ditugu. Martxoan, emakume ekoizleen nekazaritza azoka egiten dute eta irailean berriz, nekazaritzari eta artisautzari buruzkoa. Horrez gainera, ezin dugu ahaztu Ugao-Miraballeseko Historia Ezagutzeko Zentroak antolatzen dituen mikologia jardunaldiak.

Ba al dakizu... ?

Martxoan emakume ekoizleen nekazaritza azoka egiten da udalerrian.

Esteka interesgarriak