Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Trucios-Turtzioz

Turtzioz herri bizkaitarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Trucios-Turtzioz
  • Biztanleria: 513
  • Azalera: 31 Km²
  • Web: http://www.turtzioz.org/
  • Tursimo bulegoa:
    Oficina de turismo de
    Trucios-Turtzioz
    Lehendakari Agirre, 61, 1º
    48880 Trucios-Turtzioz

Bizkaia lurralde historikoko mendebaldean dago Trucios-Turtzioz, Enkarterri eskualdean. Hainbat auzok osatzen dute udalerria eta guztiok Los Jorrios (847 m.) eta Armañon (854 m.) tontorren babesean daude.

Ondare kulturalari dagokionez, eraikin erlijioso eta zibil ugari dago herrian. Romañako San Pedro elizatik ekin diezaiokegu ibilbideari; estilo gotikoa du, baita hainbat elementu errenazentista ere. Ondoren, San Roke baseliza bisita dezakegu, paisaia ederra inguruan duela. Bestalde, XVIII. mende amaierako La Puente jauregia azpimarratu beharra dago, eliza parean.

Irakasgai historiko interesgarri hau jaso eta gero, txango lasaia egin dezakegu ingurunean. Aguera ibaiak zeharkatzen du herria, eta, bere bidea jarraituz gero, Basinagre auzora iritsiko gara. Han, erreka ondoko La Era dorreak guztiz liluratuko gaitu.

Erakargarri horiez guztiez gain, Trucios-Turtziozek jai-egitarau anitza eskaintzen du urte osoan zehar. Festa nagusia abuztu erdialdean ospatzen dute, eta musika eta giro ona izaten dira nagusi. Halaber, gaztaren azoka antolatzen dute azaroaren 1ean, eta jende asko izaten da bertan.

Bizkaiko udalerri hau bisitatu ondoren, Armañoneko Parke Natural ederrera jo dezakegu, Trucios-Turtzioz eta Karrantza artean kokatutako ingurune paregabera, alegia.

Ba al dakizu... ?

Azaroaren 1ean Gaztaren Eguna ospatzen da Trucios-Turtziozen.

Esteka interesgarriak