Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Sopuerta

Sopuerta herri bizkaitarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Sopuerta
  • Biztanleria: 2.599
  • Azalera: 42,8 Km²
  • Web: http://www.sopuerta.biz/
  • Tursimo bulegoa:
    Barrio Carral
    Antiguas Escuelas
    48190 Sopuerta (Bizkaia)
    Teléfono: 94 610 40 28

Bizkaia lurralde historikoan dago Sopuerta, Enkarterrin, hain zuzen ere.

Dorre bandokide ugari ditu udalerriak eta, besteak beste, horregatik da ezaguna. Izan ere, oso gune garrantzitsua izan zen Erdi Aroan, leku estrategikoan zegoelako, eta eraikin babesle hauek guda garai hartako seinale dira. Ibaietatik hurbil dute kokagunea eta, esaterako, Garai eta Puente dorreak dira, Sopuertan garatu den historiaren lekuko.

Gainera, bisitatzea merezi duen beste gune bat San Martin eliza litzateke. Garrantzi artistiko handia du, eta horren erakusgarri dira nabea eta erretaulak. Halaber, Pisoraca galtzada erromatarra ere azpimarratzeko modukoa da, eskualdean presentzia erromatarra egon zenaren seinale; hari jarraituz, Erdi Aroko Zubi Erromatarra igaro eta Sopuertako hainbat gune bisitatu ondoren, Urrutia dorreraino iritsiko gara.

Bestalde, Minerala Erretzeko Labe biengatik da ezaguna Sopuerta, monumentu artistiko izendatutako labeak. Izan ere, Enkarterri eskualdea burdingune aberatsa izatera iritsi zen.

Sopuertara abuztuan joatea erabakiz gero, San Rokeren omenezko jaiez gozatu ahal izango dugu. Bestalde, bi abeltzaintza-azoka antolatzen dituzte urtean zehar eta aukera paregabeak dira jarduera honen xehetasunak ezagutzeko.

Ba al dakizu... ?

Dorre bandokide ugari daude Sopuertan. Izan ere, Erdi Aroan udalerri hau leku estrategikoa zen.

Esteka interesgarriak