Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Sopela

Sopelana herri bizkaitarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Sopela
  • Biztanleria: 13.211
  • Azalera: 8,4 Km²
  • Web: http://www.sopelaudala.org
  • Tursimo bulegoa:
    Oficina de turismo de
    Sopela
    Calle Sabino Arana, 1
    48600 Sopela (Bizkaia)
    Teléfono: 944 065 519
    Fax: 944 065 510
    turismo@sopelana.net

tsaslabar ikusgarriak eta hondartza basatiak tartekatzen dira Sopelan. Bizkaiko kostaldeko zati honek aho zabalik utziko ditu bisitariak, natura aberastasunagatik eta paisaiaren edertasunagatik, batez ere. Herri lasai eta abegitsua paradisua da kirola eta aisialdia gustuko dutenentzat, izan ere, era askotako jarduerak egin ditzakegu bertan, surfa, golfa, parapentea eta eskalada, esaterako.

Baina, zalantza barik, herriko hondartzek egiten dute erakargarri Sopela. Lau dira guztira eta horietatik, Barinatxe dugu basatiena. Olatuek asko astintzen dute hareatza eta hori dela eta, surflari asko izaten dira bertan. Gainera, hondartzaren mutur batean, nudismoa egiten dute eta hala, urtero, nazioarteko nudisten lasterketa antolatzen dute han. Arrietarak aldiz, jende gehien hartzen du, taberna eta jatetxe asko baititu inguruan. Atxabiribil labar ikusgarrien artean itsasoari irekita dago eta Meñakoz hondartza nudista berriz, bakartiagoa da, ez baitu sarbide erraza.

Lau hareatzok ikusteaz gain, merezi du itsaslabar malkartsuen artean Getxotik Sopelara doan ibilbidea egitea. Ikuspegi paregabea dago handik eta horrez gainera, parapentea eta ala-delta egiteko leku aproposa da. Bidean, hainbat elementu interesgarri topatuko ditugu, Aixerrota errota eta Galea lurmuturreko itsasargia. Halaber, zenbait berdegune ditu Sopelak, Iturrietako parkea, tartean. Bertan aurkitu dugu Balea aintzira ezaguna.

Paisaiaren edertasunari, arkitekturaren aldetik interes handiko hainbat eraikin gehitu behar dizkiogu: kanpandorre barroko bikaina duen San Pedro eliza errenazentista (XVI. mendekoa), arrantzale kutsuko San Andres baseliza erromanikoa, inguruko baserriak (herri arkitekturaren adibideak) eta aire librean dauden makina bat eskultura (surflarien omenezkoa horietako bat). Era berean, nabarmentzeko modukoak dira Sopelako lurretan aurkitu dituzten historiaurreko kokalekuak; Kurtzioko asentamendua, Axlor kobazuloaren ondokoa, aipatuko dugu, besteak beste.

Bestalde, jai-egitarauari dagokionez, urtean zehar badira hainbat ospakizun garrantzitsu: San Pedro, Karmengo Ama eta San Andres jaiak, hain zuzen. Ezin dugu ahaztu abuztuko Erdi Aroko azoka. Postuak, zirku-ikuskizunak, kale-antzerkia, musika eta beste zenbait ikuskizun izaten dira egun horietan.

Ba al dakizu... ?

Bizkaiko kostaldeko zati ederrenetakoa eta ikusgarrienetakoa du Sopelanak.

Esteka interesgarriak