Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Sondika

Sondika herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Txorierri hiri azpiegitura ugariz jantzitako haranean kokatuta, Sondikak baserri giroko izaera aldatu zuen, batik bat Bilbo inguruko udalerriek izan zuten industrializazio prozesu sakonaren eraginez. Hamarkada askoan Bizkaiko aireportua bertan egon izan delako egin da ezagun herri hau, gaur egun Loiun, ondoko herrian, badago ere.

Basozabal, Izartza, Landa eta Zangroiz auzoek osatzen dute udalerria eta bertan, badira arkitekturaren aldetik interesgarriak diren eraikinak. Erdigunean esaterako, Goiri Erdikoa XVIII. mendeko jauregi barrokoa ikustea merezi du. Garai berekoa da Beike jauregia; aireportutik gertu dagoen eraikin bikaina ondare artistiko izendatu dute. Halaber, inguruotako baseliza multzoa (Santa Kruz, San Martin eta San Roke), Aixerrota XVIII. mendeko errota eta zubi erromatar bat bisita daitezke.

Ingurune natural paregabean dago Txorierriko udalerri hau. Izartzako bidea hartuz gero, Sondikako hirigunean bertan, Artxandako muinora iritsiko gara, Bizkaiko hiriburuaren aparteko begiratokira. Halaber, Larrabarrena parke ederrera joko dugu hurrena, gune berdez betetako zonalde atsegin eta lasai honetan atseden hartzeko.

Horrez gainera, Sondikako aerodromoan, bestelako ibilaldiak eskaintzen dizkiote bisitariari, erakargarriak oso. Hegazkin bat hartuta, lurralde historiko osoa airetik ikusteko aukera dago ordubetean.

Bestalde, jaiegun ugari ospatzen dira Sondikan urtean zehar; batetik, ekainaren 24an San Joan jaia egiten da izen bereko zelaian. Santa Kruz festa, aldiz, Larrabarrena parkean ospatzen dute irailaren 14an. Ezin dugu ahaztu azaroko nekazaritza, abere eta artisautza azoka; egun horretan, abere erakusketa, bertoko produktuen eta artisautza-lanen salmenta, txakolinaren eta Idiazabal gaztaren dastaketa, baserri giroarekin zerikusia duten jardueren erakustaldiak eta beste zenbait ekitaldi izaten dira.

Ba al dakizu... ?

Basozabal, Izarza, Landa eta Zangroiz auzoek osatzen dute Sondika.

Esteka interesgarriak