Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Santurtzi

Santurtzi herri bizkaitarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Santurtzi
  • Biztanleria: 46.284
  • Azalera: 6,8 Km²
  • Web: http://www.santurtzi.net/
  • Tursimo bulegoa:
    Oficina de Turismo de
    Santurtzi
    Avda. Cristóbal Murrieta, 25
    Teléfono: 94. 483 94 94
    Fax: 94. 462 71 31

Betidanik itsasoari lotutako herriaizan da Santurtzi. Bizkaia lurralde historikoan dago, Ibaizabal ibaiaren ezkerraldean eta Serantes mendiaren (451 m) magalean.

Ez bairik gabe, arrantza-portuak egin du ezagun Santurtzi. Oraindik ere, marinel izaera gordetzen duen herri honetan ohikoa da sardina erreak jatea. Horrez gainera, kirol portu bikaina du udalerriak. Merezi du itsas-pasealeku ederretik paseatzea edota itsasotik Santurtzik eskaintzen duen ikuspegi bikaina ikustea, txalupa-irteerak antolatzen baitituzte.

Portuaren inguruak bisitatu ostean, hirigunera joan gaitezke eta, hala, herriko ondare kultural oparoa osatzen duten monumentuak ikusi ahal izango ditugu; San Jurgi eliza, udaletxea (kanpoan, arbel beltzez estalitako bi kupula eta, barrualdean, eskalinatan, beirate ederrak dituen eraikina), Oriol jauregi dotorea (goi mailakoen egoitzen estilokoa) eta Karmengo Ama Birjinari, herriko zaindariari, eskainitako eskultura, besteak beste. Uztailaren 16an, santurtziarrek sorbaldan eramaten dute amabirjinaren irudia, hildako arrantzaleak omentzeko egiten duten prozesio hunkigarrian.

Aurrerago, Iparragirre pasealekuan, sardina-saltzaileen omenezko monumentua topatuko dugu; abesti ezagunak dioen bezala, gona jasota eta hanka-berna agerian duela, noski.

Azkenik, Santurtziko eskulturen museoa azpimarratu beharra dago. Oso bitxia da, kalean antolaturiko museoa baita: 14 obra daude guztira eta herriko hainbat karriketan daude ikusgai. Nazioarteko eta Estatuko zenbait artistek beraien lanak doan eman dituzte, ikusi nahi dituen edonork horretarako parada izan dezan.

Ba al dakizu... ?

Marinel izaera duen herria da Santurtzi eta itsasoari oso lotuta dago. Bertako sardina erreak oso ezagunak dira.

Esteka interesgarriak