Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Portugalete

Portugalete herri bizkaitarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Portugalete
  • Biztanleria: 46.718
  • Azalera: 3,1 Km²
  • Web: http://www.portugalete.org/
  • Tursimo bulegoa:
    Oficina de turismo
    de Portugalete
    Centro cultural Santa Clara
    Calle Martín F. Villarán s/n
    48920 Portugalete
    Teléfono: 944 729 314
    Fax: 944 729 315
    turismo@portugalete.org

Portugalete, arrantzale giroko herri dotorea, Bilboko Itsasadarraren ezkerraldeko hirigune garrantzitsuenetakoa da. Bokalearen ondoan dago, hain juxtu, herria ezagun bihurtu duen monumentua: Zubi Esekia edo Bizkaiko Zubia, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu duena eta bisitariek derrigorrean ezagutu behar duten lekua, alegia.

1893ko uztailaren 28an inauguratu zuten burdinezko zubia. Portugalete eta Getxo, Itsasadarraren eskuineko aldeko udalerria, lotzen ditu. Alberto Palacioren lana ingeniaritza zibilaren obra ikusgarria da; izan ere, zubiaren kanpoaldeko itxura eder eta sendoari erabilgarritasun ukaezina gehitu behar zaio; milaka lagunek erabiltzen dute garraiobide hau Itsasadarraren alde batetik bestera joan-etorria egiteko.

Bestalde, Erdi Aroko hirigune historikoaren karrika estu eta aldapatsuetan, interes handiko zenbait eraikin aurkituko ditugu. Alde zaharraren goiko aldean, azpimarratzeko moduko bi monumentu daude: Salazar Dorrea (XVI. mendekoa), Portugaleteko eraikinik adierazgarrienetakoa, eta Andra Mariaren basilika gotiko-errenazentista. Azken horrek, balio handiko erretaula nagusia du barruan, egurrezko erliebeekin apainduta.

Halaber, merezi du Santa Klara komentua, Rantxeria plaza, Burdinaren kaia eta udaletxea ere ikustea. Lope Garcia Salazar Bizkaiko lehen historialariaren estatuak, Victor Chavarriri (Bizkaiko industrializazio prozesuan eragin handia izan zuen ingeniariari) eskainitako monumentuak eta Industriaren Museoak (Rialia, Itsasadarreko industrializazio prozesuaren nondik norakoak azaltzen dituzte bertan) borobiltzen dute hirigunean barrena egingo dugun ibilalditxoa.

Museoez eta monumentuez gain, Portugaletek kultura eskaintza zabala du. Besteak beste, ekitaldi garrantzitsu bat nabarmendu behar dugu guztien gainetik, Nazioarteko Folklore Jaialdia, hain zuzen. Duela 35 urte egiten hasi ziren Santiago egunean eta urtero, mundu osotik etorritako dantzariak batzen ditu kultura ezberdinen jaiak.

Horrez gainera, Portugaletek abuztuaren 14tik 17ra ospatzen ditu herriko zaindariaren festak, San Rokeren omenez. Hilaren 15a egun handia dute, orduan izaten baita Diana ezaguna. Halere, herritarrek Giako Andre Mariaren eguna dute gogokoen. Arrantzaleen festa uztailaren 1ean egiten dute. Goizeko lehen orduan, Koskojales alde zaharreko kalean, txupinazoa jaurti eta Dominginak, trapuzko bi panpina, altxatzen dituzte. Ondoren, Ama Birjinari lore eskaintza egiten diote. Azkenik, San Nikolas eta Gurutze jaiek osatzen dute festa-egutegia.

Ba al dakizu... ?

Zubi Esekia edo Bizkaiko Zubia, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu duena, Portugaleteko monumentu ezagunena da.

Esteka interesgarriak