Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Plentzia

Plentzia herri bizkaitarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Plentzia
  • Biztanleria: 4.338
  • Azalera: 11,1 Km²
  • Web: http://www.plentzia.org/
  • Tursimo bulegoa:
    Oficina de turismo
    de Plentzia
    Goñi portal. Nueva calle, 2
    48620 Plentzia (Bizkaia)
    Teléfono: 946 775 541
    Fax: 946 774 022
    turismo.plentzia@bizkaia.org

Plentziako itsasadarra elementu nagusi eta hondartza erakargarri turistiko dituela, herri atsegin eta abegitsua itsasoari begira dagoen badia eder batean kokatuta dago, Gorlizekin batera eta Bilbotik 25 bat kilometrora.

1299. urtean sortu zuten Plentzia eta ondare edo legatu historikoa gaur egunera arte gordetzen jakin du herriak. Xarma handiko Erdi Aroko alde zaharrak, esate baterako, arrantzale giroko herri-arkitektura eta estilo dotore eta kultua duten eraikin eta jauregitxoak ezin hobeago tartekatzen ditu. Atsegina da zinez karrika estuetan ibiltzea, izan ere, benetako altxorrak topatuko ditugu horietan: Andre Maria Madalenako elizak adibidez, XVI. mendeko dorre ikusgarria du eta antzinako udaletxeak, harlanduz eginiko eraikin bikainak ostera, Butroiko Plazentia Museoa hartzen du egun. Bertan, kostaldeko herri honen historiako zenbait elementu azaltzen dituzte.

Antzina, Plentziak hirigunea babesteko harresia zuen inguruan, beste hainbat herrik bezala, eta, egun, harresi horren aztarna bakarra dago zutik, Santiago Arkua, hain zuzen. Halaber, Dorre Barria, Butroe sendiaren dorretxea, ere nabarmentzeko moduko eraikina dugu, batez ere, aurreko horman duen harrizko armarriagatik.

Alde zahar historikoan barrena ibili ondoren, txalupez apaindutako itsasadarraren alboko pasealekutik hondartzaraino joango gara. Hareatza ederrak ur lasaiak ditu eta jende asko hartzen du, batez ere uda sasoian. Gainera, badiak ezaugarri bereziak ditu uretako zenbait kirol praktikatzeko, piraguismoa, urpekaritza eta windsurfa, besteak beste. Hondartza inguratzen duen itsas-pasealekutik, Gorliz alboko herrira joan gaitezke oinez.

Bestalde, Plentziak jai-egutegi zabala eskaintzen du festazaleentzat. Aitzitik, San Antolinen omenezkoak dira herriko garrantzitsuenak; irailaren hasieran antolatzen dituzte eta egitarau oparoa izaten dute, gustu eta publiko ororentzako ekitaldiekin.

Ba al dakizu... ?

1299. urtean sortu zen Plentzia. Gaur egun erdi aroko hainbat elementu ikusi daitezke bertan.

Esteka interesgarriak