Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Orozko

Orozko herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaia lurralde historikoan dago Orozko, Uribe-Nerbioi eskualdean. Mendiz inguratuta dago herria eta, Altube eta Arnauri ibaiek gurutzatzen dute.

Orozkon aurki ditzakegun eraikin erlijiosoen artean Olarteko San Bartolome eliza (Ibarra auzoan) eta Muruetako San Pedro eliza nabarmentzen dira. XIV. mendearen bukaeran eraiki zuten lehenengoa eta nabe bakarra du. Bestalde, Muruetako San Pedro elizak nabe bakarra, abside poligonala eta gurutzeria-gangak ditu.

Halaber, herriko eraikin adierazgarrienetako bat XVI. mendean, Zubiar eta Ibarra auzoen artean egindako Aranguren dorrea da. Gaztelu itxura du eta elementu gotikoak zein errenazentistak uztartzen ditu. Bestalde, Martin de Larrea y Leguerzana arkitektoak egin zuen 1741ean Anuntzibai zubi errenazentista ederra; harlanduzko arkua du bereizgarri.

Horrez gain, Legorburu jauretxean dagoen Museo Etnografikoak ere aipamen berezia merezi du. Hiru solairu ditu museoak eta bakoitzak arlo bat jorratzen du: bailararen ondare historikoa, bizimodu tradizionala eta Gorbeiako lurralde garaietako biztanleen bizimodua.

Ezbairik gabe, Gorbeiako Parke Naturala inguruneko erakargarri esanguratsuenetakoa da. Orozkon, hainbat bide topatuko ditugu parkera iristeko, Usabel eta Belaustegi izenekoak, esaterako. Hara iristean, naturaz bere osotasunean gozatu ahal izango dugu, baita bista eta paisaia zoragarriez ere. Toki berean arkeologi aztarnategi ugari ere aurkituko ditugu.

Bestalde, Itxina basoan Supelegor kobazulo karstikoa dago. Anitz istorio eta kondaira sortu dira horren inguruan eta sorgin eta lamien bizileku izan zela esan ohi dute. Bertatik, gainera, Axkorrigan mendira (1095 metro) igotzeko aukera izango dugu, eskualdeko tontor garrantzitsuenetako batera.

Ba al dakizu... ?

Uribe-Nerbioi eskualdean dago Orozkko.

Esteka interesgarriak