Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Ondarroa

Ondarroa herri bizkaitarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Ondarroa
  • Biztanleria: 8.527
  • Azalera: 3,6 Km²
  • Web: http://www.ondarroa.eu/
  • Tursimo bulegoa:
    Oficina de Turismo de Ondarroa
    Erribera, 9
    48700 Ondarroa (Bizkaia)
    Tfno: 94 683 19 51
    turismoa@learjai.com

Ondarroa Kantauri itsasoko urertzean dago, Bizkaiko kostaldeko ekialdeko muturrean, Gipuzkoarekin muga egiten. Oso lurralde maldatsuan dago kokatuta, eta, horregatik, nonahi ikus ditzakegu aldapa malkartsuak eta ibar estuak. Kostaldea bera harkaitzez jositako itsas-labarra da eta haitz horietatik guztietatik aipagarriena Fraile haitza dugu.

Herri-egiturari dagokionez, erdiguneaz gain, Errenteria eta Gorozika auzoek osatzen dute udalerria eta euskal portuen berezitasunak dauzka soziologiari nahiz kulturari dagokionez. Nabarmentzekoa da portura Santiago Calatrava arkitekto ezagunak egindako zubi berritik, Itsasaurreko zubitik, sar gaitezkeela.

Ezbairik gabe, herriko tokirik xarmangarriena alde zaharra da, oso berezia baita. Erdi Aroko ukitua du eta karrika estu eta aldapatsuek osatzen dute hirigune hori, arrantzale-herrietan ohikoa izaten den modura. Kale horietan barrena abiatzen bagara, Zubi Zaharra ikusiko dugu Artibai ibaiaren gainean.

Alde zaharrean bertan dago XV. mendeko Likona dorrea. Gotorlekuen eredu klasikoa da, Euskadiko zaharrenetakoa. 1462an, handik gertu eraiki zuten Andra Mari eliza, haitz baten gainean. Gotiko estilokoa, bertan azpimarratzeko modukoak dira leihateak, kontrahormetako amaierak eta fatxadako arrosa-leihoa, besteak beste. Ezin aipatu gabe utzi udaletxe zaharra ere. Herriko gainontzeko etxeetatik bereizten duen XIX. mendeko fatxada toskanarra dauka.

Ibilbide kultural hori egin ostean, gomendagarriena Arrigorri hondartzan atseden hartzea da. Handik, gainera, oinez abia gaitezke Saturraran Mutrikuko hareatzaraino.

Abuztuan joatea erabakiz gero, berriz, Andre Mariaren omenezko herriko jaiez, "Andramaxez", goza dezake bisitariak. Hilaren 14an hasten dira "Leokadi" izeneko pertsonaiaren jaitsierarekin. Bukatu, aldiz, Arrantzale Egunarekin, jaietako egun handiarekin, egiten dira hilaren 17an. Egun horretan, herri guztia arrantzaleen laneko betiko arropa urdinekin janzten da.

Ba al dakizu... ?

Marinel eta erdi aroko ikutua duen udalerria da Ondarroa.

Esteka interesgarriak