Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Nabarniz

Nabarniz herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Busturialdea eskualde bizkaitarrean dago Nabarniz, nekazaritza giroko sei auzotan banatuta.

Ikazurieta auzoan hasiko dugu gure ibilbidea, Ondoro kobazuloa bisitatuz. Handik, Nabarnizko gunerik esanguratsuenetakora joko dugu: Omako errekara, izan ere, ingurune zoragarriak osatzen ditu bere ibilbidean zehar.

Elexalde auzora iristean, Nabarnizko hirigunera, Gorritiz-Gorostizagako Andre Maria eliza ederra ikusiko dugu lehenik, euskal arkitektura neoklasikoaren adibide bikaina. Lekerika auzoan, bestalde, Santiago eliza gotikoa bisitatuko dugu, Oiz mendiko bista paregabeak ikusiaz bertatik.

Bizkaiko udalerri honek, ingurune natural ederrean kokatuta, ibilbide ugari egiteko aukera eskaintzen digu. Horien artean, Iluntzar mendia bereiz dezakegu, Nabarniz gainean dagoen balkoi edo begiratoki naturala ; handik, Urdaibaiko panoramika ederra ikusteaz gain, Oka ibaiak osatzen duten bailara zein Oma eta Basondo artadiak ere modu paregabean ageriko zaizkigu, Sollube mendia aurrean dutela.

Nabarnizko jai nagusiak irailaren 8an ospatzen dira, Andre Mariren omenez, eta zaldi-probak izaten dira jaiotako ekitaldi nagusiak.

Ba al dakizu... ?

Nabarnizeko jai nagusietan zaldi-probak egiten dira.

Esteka interesgarriak