Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Muxika

Muxika herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Busturialdea eskualdean dago Muxikako udalerria, Bizkaia lurralde historikoan.

Nekazaritza giroko udalerria da Muxika eta ondare historiko ugaria aurki dezakegu haren auzoetan zehar. San Roman auzoan ekingo diogu gure ibilbideari, XVI. mendeko Muxikako dorretxe ederra ikusiaz ; honen inguruetan, San Roman baseliza erromaniko dotorea bisitatuko dugu, nekazaritza giroko arkitekturaren adibide bikaina.

Zugastieta auzoko Etxezarreta jauregia eta Olabarri errota bisitatu ondoren, Andre Maria erdi-aroko elizara joko dugu. Honen alboan, Unda herrixka ederra izango dugu; erdi aroko baserriak dituelako da ezagun auzoa hau, besteak beste, Undagoitia eta Undajauregi baserriak.

Maume auzoan, bestalde, balio historiko handiko elementu ugari daude, San Lorentzo baseliza barrokoa, kasu. Gainera, ingurune natural ederrean dago udalerri osoa, bista ikusgarrietaz gozatzeko leku aproposa osatuz. Horien artean, Astoaganako galtzada azpimarratu daiteke, Maume auzoan, ondoen zaindutako erdi-aroko lekurik zaharrena Bizkaian.

Muxikan gainera hainbat jaialdi izaten dira urtean zehar, baina festarik garrantzitsuenak abuztuaren 9an ospatzen dira, San Romanen omenez.

Ba al dakizu... ?

Muxikan dago erdi aroko Bizkaiko galtzadarik zaharrena.

Esteka interesgarriak