Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Muskiz

Muskiz herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaiko Itsasoaren urertzean eta Bizkaia lurralde historikoaren mendebaldean dago Muskiz, Barbadun ibaiaren arroan.

Este enclave costero permite disfrutar de un paisaje encantador. Con sus extensos kilómetros de costa, donde destacan la playa de La Arena y los abruptos acantilados, Muskiz nos brinda verdaderos caprichos naturales como el parque Itsaslur, hermoso paseo que recorre el acantilado y que une las zonas costeras de Cobarón y Pobeña.

Kostaldeko udalerri eder honek paisaia liluragarria erakutsiko digu. La Arena hondartza eta ingurune malkartsua nagusi izanik, altxor natural ugari izango ditugu gure gozagarri; horien artean, Itsaslur parkea bereiz dezakegu, Cobaron eta Pobeña kostaldeko herriak batzen dituen pasealeku zoragarria.

Muskizek, halaber, guztiz interesgarriak diren txoko anitz ditu. Izan ere, ondare kultural esanguratsua duenez, itxura dotoreko eraikin askorekin egingo dugu topo. Muñatoizko gaztelua Erdi Aroko eraikuntza ikusgarria da eta garai hartara eramango gaitu une batez. Enklabe zoragarri honetan, gaztelua, jauregia eta baseliza daude eta multzo osoa Monumentu Historiko-Artistiko izendatu zuten 1944an.

Gure ibilbidea El Pobal burdinolan jarrai dezakegu, historia luzea baitu egituran. XVI. mendekoa da eta burdingintzan ohikoak diren osagaiak daude ikusgai bertan. Horren aldamenean, izen bereko dorretxea ikusteko aukera izango dugu. Atari nagusian, puntu erdiko ataria izateaz gain, Quadratarren armarria ageri da. Halaber, burdinola honetako proiektuak Liveable Community Award sarietan hirugarrena eskuratu du, ondarearen arloan egindako lanagatik.

Muskizek jai-egitarau aberatsa eskaintzen du urte osoan zehar. San Joan festak dira nagusienak eta ekainaren amaieran ospatzen dituzte. Halaber, otsaileko Inauteriak ere oso ezagunak dira. Azkenik, irailean antolatzen duten nekazaritza-azoka azpimarratu beharra dago, garrantzi handia baitu inguruan.

Ba al dakizu... ?

Ondarean egindako lanagatik Muskizek saria lortu zuen 2006 urtean.

Esteka interesgarriak