Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Murueta

Murueta herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Urdaibai itsasadarraren ertzean ageri da Murueta, Bizkaia lurralde historikoan eta Busturialdea eskualdean.

Udalerrian ikus ditzakegun leku interesgarrien artean, Muruetako Andra Mari eliza azpimarra dezakegu, XIX. mendean egindako eraikin neoklasiko ederra. Halaber, elizaren alboko bidexkari jarraituz, paduraren bazterrean kokatutako Maiukitza antzinako errotara zein baserri ederren artean dagoen Goierria Muruetako auzora iritsiko gara.

Auzoan bertan jarraituz, altuera esanguratsua duen eraikuntza bat ikusiko dugu, garai bateko teila-fabrika. Egun, funtzionamenduan egon ez arren, tximinia eta egitura gorde ditu. Gainera, handik, inguruko paduretako bista ikusgarriei erreparatu ahal izango diegu.

Ba al dakizu... ?

Muruetan Urdaibaiko paduren ikuspegi ederraz gozatzeko aukera dago.

Esteka interesgarriak