Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz

Munitibar herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Arbatzegi eta Gerrikaitz guneek osatzen dute Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz udalerria. Oiz mendiaren magalean dago Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz, Lea-Artibai eskualde bizkaitarraren barruan.

Hiriguneaz gain, lau auzok osatzen dute udalerria. Uriona eta Totorika auzoetatik abiatuko dugu gure ibilbidea, izan ere, XVI. mendeko baserri ugari ditu lehenak, eta jauretxe interesgarria aurkituko dugu bigarrenean: Totorikako San Joan ermita.

Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitzko hirigunea elizaren inguruan dago osatuta; alde batetik, Gerrikaitzeko Andre Mari eliza neoklasikoa bereiz dezakegu, eta bestetik, Arbatzegiko San Bizente parrokia ederra. Halaber, herriko ermita ugariak zein Elortza eta Olatxu errotak ere udalerriko ondare historikoaren parte dira.

Bizkaiko udalerri honek duen kokapen estrategikoari esker, Oiz mendiaren magalean, bere ingurune naturala ezagutzeko ibilbide ugari egin ditzakegu. Horrela, paisaia zeharo erakargarriak aurkituko ditugu, hala nola Lea ibaiaren sorburua edota Bizkaiko Begiratokia, Urdaibaiko paraje ederra ikusteko leku paregabea.

Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzeko jai nagusiak ekainaren 29an ospatzen dira, San Pedroren omenez, eta ekitaldi ugari izaten dira herrian.

Ba al dakizu... ?

Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz udalerritik Oiz mendiaren ikuspegi ederrak ikusten dira.

Esteka interesgarriak