Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Mungia

Mungia herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Mungia Uribe-Butroe (Mungialdea) Bizkaiko eskualdean dago, Bilbotik eta Loiuko aireportutik hurbil eta kostaldetik 20 kilometrora.

Hiriguneak eta izaera ongi gorde duten bederatzi auzok osatzen dute udalerria eta bisitatzea merezi duten zenbait altxor arkitektoniko ditu. Arkitektura zibilari dagokionez, bi eraikin nabarmenduko ditugu; batetik, udaletxeak elementu barrokoak eta gotikoak uztartzen ditu eta horrez gain, puntu erdiko arkudun karrerapea du. Bestalde, Torrebillela Erdi Aroko dorretxea aipatu behar dugu. Askotan eraberritu dute eta egun, kultur etxearen egoitza hartzen du. Baina, ezbairik gabe, Alkartasun Iturria dugu Mungiako txoko adierazgarrienetako bat. Torrebillelaren ondoan dago eta elkartasunaren, akordioaren eta elkarrizketaren ikurra da.

Ondare erlijiosoari dagokionez, XVI. mendean eraikitako San Pedro eliza gotikoa azpimarratu beharra dago. Eraikin hori ere hainbat alditan zaharberritu dute. Herriko inguruetan barrena abiatuz gero, baseliza asko topatuko ditugu udalerria osatzen duten auzoetan. Zumetzagako San Migel baseliza esaterako, Jata (600 m) mendiaren magalean eta hariztiz inguratuta dagoen altxor erromanikoa da. Angeluzuzeneko oinplanoa du eta bertan, nabarmentzekoa da absideko baoa, kanpoaldean arkibolta bikoitzez inguratuta dagoena.

XVI. eta XVIII. mendeen artean eraikitako baserri asko daude Mungiako auzoetan. Horietatik, Landetxo Goikoa aipatuko dugu. XVI. mendearen hasieran eraiki zuten eta Bizkaiko zaharrena dela uste dute. Halaber, bi zubi erromaniko eta antzina irina ekoizteko erabiltzen zituzten ur-errotak (Olabarri, Erdizubi, Errotatxu eta Ugaldeko errota) ere ikus ditzakegu. Ingurune naturalari dagokionez, lur azpiko iturburu eta errekatxoak ugari dira, Butroeren ibaiadarrak guztiak.

Bestalde, Mungia ekainaren amaieran ezagutzea erabakiz gero, San Pedro jaiez gozatu ahal izango dugu, hots, herriko festa nagusiez. Musika-ikuskizunak, haur-jokoak, su artifizialak eta bestelako jarduerak antolatzen dituzte egunotan.

Ba al dakizu... ?

Ekainaren amaieran San Pedro jaiak ospatzen dira, Mungiako festa nagusiak.

Esteka interesgarriak