Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Mundaka

Mundaka herri bizkaitarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Mundaka
  • Biztanleria: 1.892
  • Azalera: 4,2 Km²
  • Web: http://www.mundaka.org
  • Tursimo bulegoa:
    Oficina de turismo
    de Mundaka
    Kepa Deuna, s/n
    48360 Mundaka
    Teléfono: 946 177 201
    Fax: 946 177 201
    turismo.mundaka
    @bizkaia.org

Urtero milaka suflari erakartzen dituen ezkerreko olatuak egin du ezagun Mundaka. Xarma handiko arrantzaleen herria Mundakako itsasadarraren ezkerreko aldean dago, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean. Padurek eta 12 kilometroko hareatzek osatzen dute naturgune paregabe hori eta hegazti migratzaile askoren babesleku da.

Hala, leku pribilegiatuan kokatzen da Mundaka eta ondorioz, askok eta askok oporleku bezala aukeratzen dute. Herriko bazter guztietatik antzeman daiteke portuaren kresal usaina. Mundakako txokorik ederrenetakoa da eta inguruotan interes handiko hainbat eraikin topatuko ditugu; udal liburutegia (Done Jakue Bideko ospitalea zena), udaletxe bikaina, Santa Maria parrokia eta Larrinaga jauregia, tartean. Erdigunetik pixka bat aldenduta, merezi du Santa Katalina baseliza bisitatzea. Itsasoaren ondoan, muino batean dago eta handik Urdaibaiko itsasadarraren ikuspegi ederra dugu (Ogoño lurmuturra, Izaro uhartea...).

Bizkaiko kostako herri hau ezkerreko olatuari esker da ezaguna. Mundu guztiko surflari asko joaten dira bertara, kirol hori praktikatzera. Herrian, guztiz errotuta dago da surfa eta hala, urtero, nazioarteko zenbait txapelketa antolatzen dituzte Mundakako uretan.

Bestalde, Mundakak ekainaren bukaeran ospatzen ditu jai nagusiak, San Pedroren omenez. Egitarau oparoa antolatzen dute egunotarako, kontzertu, prozesio eta buruhandiekin, besteak beste. Abuztuaren azken asteburuan ostera, Euskal Jaiak izaten dira, herriko folklorearen erakusgarri. Baina, zalantzarik gabe, herriotako inauteriak, Euskadiko zaharrenetakoak, dira bisitari gehien erakartzen dituzten festak. Aratusteetako igandean, herritarrek Atorren eta Lamien mozorroak janzten dituzte eta kalejiran ibiltzen dira kalean gora, kalean behera, musikaren doinupean.

Ba al dakizu... ?

Mundakako ezkerreko olatua munduko onenetakoa da surflarien aburuz.

Esteka interesgarriak