Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Morga

Morga herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Ingurune menditsu eta ederraren babesean, Bizkaiko lurralde historikoan dago Morga, Busturialdea eskualdeko mendebaldeko muturrean. Han-hemenka baserriak dituzten landa giroko 10 auzok osatzen dute eta horien artean, Andra Mari nabarmenduko dugu, udalerriko auzoburua delako.

Andra Marin bertan hasiko dugu herrian barrena ibilaldia. Plaza nagusian, Nuestra Señora de los Remedios baseliza topatuko du bisitariak. 1755. urtean eraberritu zuten eta lan horietan, hainbat hilerri aurkitu zituzten. Hemendik, bista ikusgarriak daude, baina, are gehiago, Altamira izeneko begiratokira bagoaz. Uribe eskualdea eta Sollube (686 m) mendia ikus daitezke handik.

Andra Mari auzotik Gerekiz gainera ere joan gaitezke. Antzina, Bizkargi (564 m) menditik, Gernikako itsasadarra eta barnealdeko haranak lotzen zituen bideko igarobide garrantzitsua izan zen. San Esteban Erdi Aroko ermita aurkituko dugu han. Duela mende asko parrokia izan zen; izan ere, 1770ean egin zituzten zaharberritze lanetan, hilobiak, gizakien hezurrak eta inskripzioak zituzten hilarriak agertu baitziren inguruan.

Gerekiz gainetik jaitsi eta Meakaur auzoa bisitatuko dugu. Han dago San Martin eliza ederra. X. mendean sortu zuten, 1580an handitu eta gerora, berriz ere egin zituzten eraberritze lanak. Nabe bakarreko elizak lau aldare, eraikina inguratzen duen elizpea eta dorre handia ditu. Horrez gainera, azpimarratzekoa da estilo manieristadun ataria.

Morgako kultura-egitarauak jarduera eta ekitaldi anitz eskaintzen ditu. Hala, herriko festa nagusiak honako hauek dira: Santa Gurutze (maiatzaren 3an), San Joan (ekainaren 24an), Santiago (uztailaren 25ean) eta San Martin (azaroaren 11an).

Bestalde, apirileko azken igandean, Expo Emu urteroko azoka antolatzen dute. Emu hegazti mota bat da eta egun honetan, protagonista nagusia; beraz, ale onenak ikusteaz gain, haragi aparta eta bertoko produktuak (eztia, gazta, sagardoa, txakolina eta euskal pastela, tartean) dasta daitezke.

Ba al dakizu... ?

Morga udalerri txikia da eta nekazal giroko 10 auzoz osatuta dago.

Esteka interesgarriak