Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Mendexa

Mendata herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaiko itsasoaren urdintasunak eta mendien berdetasunak bat egiten dute Lea-Artibai eskualdeko baserri giroko herrixka honetan. Lekeitiotik 3 kilometrora, baserriz betetako tontor txiki batean dago Mendexa, eta, bertatik, kostako panoramika zoragarriak ikus daitezke.

Zelaia erdigune txikiak eta Iturreta, Leagi eta Likoa auzoek osatzen dute Mendexa. Herrigunean, elementu gotiko eta barrokoak nahasten dituen San Pedro Apostoluaren parrokia aipatu behar da. Elizak kanpandorredun fatxada dauka. Barnean, berriz, XIII. mendeko Andre Mariaren eskultura erromanikoa dago.

Herri-arkitektura Mendexako auzo ezberdinetan zehar banatutako baserriek islatzen dute. Likonan, adibidez, izen bereko XVI. mendeko baserria nabarmendu behar da, herriko zaharrena. Leagin, aldiz, XVIII. mendeko Gasparrena baserria bere kontserbazio onagatik da ezaguna. Auzo honetan, ezin aipatu gabe utzi, era berean, XVI. mendeko Santa Luzia baseliza, Leagi dorretxea eta estilo neoklasikoko Lea-Goikoa jauregia.

Herriko elementu erakargarri turistiko nagusienetakoa Karraspio hondartza da. San Nikolas irla du parean eta Bizkaiko kostaldeko hareatzarik politenetakoa dugu. Inguruan gainera, aisialdirako gunea dauka.

Mendexako lurrak Lea ibaia itsasoratzen den lekuan hasten dira, hainbat hegazti migratzailerentzat atseden-lekua den Arropaingo paduran. Hantxe dago itsasgora eta itsasbeherarekin funtzionatzen zuen XVI. mendeko Marierrota errota ohia ere. Aurrean, ibaiaren beste aldean, antzinako Leako ontziolak daude.

Gainerakoan, mendexarrek abuztu hasieran ospatzen dituzte herriko jaiak. Ospakizun ekitaldien artean nabarmenena ?Mahai Gaineko? dantza da. Izenak berak dioenez, bi dantzarik mahai baten gainean egiten duten dantza da hori.

Ba al dakizu... ?

Mendexan Karraspio hondartza dago. Bizkaiko hareatza politenetakoa da hori.

Esteka interesgarriak