Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Mendata

Mendata herri bizkaitarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Mendata
  • Biztanleria: 381
  • Azalera: 22,4 Km²
  • Web: http://www.mendata.es
  • Tursimo bulegoa:
    Barrio Elexalde, 7
    48382 Mendata
    Teléfono: 94 625 74 02
    Fax: 94 625 65 04
    mendata2@euskalnet.net

Bittoriano Gandiaga euskal olerkari handiaren jaioterria Busturialdeko eskualde bizkaitarrarren goiko aldean kokatuta dago; Gernika-Lumotik 7 kilometrora eta Urdaibaiko Biosfera-Erreserba (paisaiaren eta ekologiaren ikuspuntutik, Bizkaiko erlaitzeko eremu hezerik garrantzitsuenetakoa) babesten duten mendi berdeek inguratuta.

Baserriari eta baserriko jarduerei estuki lotutako herria da Mendata. Bertako bizilagunek mendeetan zehar gariaren eta artoaren laborantzan eta abeltzaintzan lan egin dute. Gaur, Idatze Etxeak, baserriko ingurugiroa ezagutzeko Elexalden (herriko auzo nagusian) dagoen zentroak, azken urteotan, Mendatako baserriak izan duen garapena eta landa giroko bizimoduaren egunerokotasuna erakusten dizkio bisitariari.

Elexaldez gain, Mendatan beste hiru auzo daude: Albiz, Marmiz eta Olabe. Lehenengoan, zenbait eraikin interesgarri aurki ditzakegu, Albizko jauregia, esaterako. XVIII. mendeko eraikin barroko dotorea da eta fatxadan Albiztarren eta Allende Salazartarren armarriak dauzka. Barnean, errenazimentu garaiko erretaula gordetzen duen XV. mendeko Santa Maria Magdalena eliza ere aipatzekoa da. Olaben, bailara zabalen gainean dagoen antzinateko Montalban dorretxea da aipagarriena.

Mendatako hirigunean, Elexalden, gotiko-errenazimendu estiloko San Migel Goiaingeruaren eliza azpimarratuko dugu. X. mendeko tenplu horrek nabe bat, bost aldare, eraikina inguratzen duen ataria eta dorre lauki eder bat ditu.

Inguruari dagokionez, Mendatan oinez zein bizikletaz egin daitezkeen ibilbide asko daude. Hirigunetik kilometro gutxira, Bizkaiko Begiratokia dago eta handik, Bizkaiko paisaiarik ederrenetako batez goza daiteke: Gernikako ibaiak itsasoratzean sortzen dituen hareatzez, alegia.

Gainerakoan, iraila Mendata bisitatu eta urtero egiten duten hegazti-feria ezagutzeko sasoi aparta da. Herriko festa nagusiak, San Migel jaiak, ere irailean ospatzen dituzte; hilaren 29an.

Ba al dakizu... ?

Mendatako udalerrian jaio zen Bittoriano Gandiaga euskal poeta ezaguna.

Esteka interesgarriak