Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Maruri-Jatabe

Maruri-Jatabe herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Jata mendiaren (600 m) magalean kokatua, baserri giroko udalerri txiki hau Uribe-Butroe Bizkaiko eskualdean dago, kostatik oso gertu eta bailara-burua den Mungiatik kilometro gutxira.

Iraganean, bandoen arteko guden lekuko izan zen Maruri-Jatabe. Gaur, ordea, herri lasai eta atsegina da. Herrigune txiki batek eta Butroe bailaran zehar barreiatutako zenbait baserrik osatzen dute.

Maruri-Jatabe, eskualde guztia bezala, legatu historiko eta kulturalei dagokienez, oso da aberatsa. Lehen sektoreari oso lotua dagen udalerria da, oraindik eraikin zahar batzuk kontserbatzen dituena. Garaizar baserriak, esaterako, bisita daitekeen errota erabat eraberritua dauka. Zubiaurre baserrian, berriz, idi-probetako idiak ferratzen dituzte.

Erlijio-arkitekturari dagokionez, herrigunean San Lorenzo eliza nabarmendu behar da. Monumentu-eraikuntza moderno honek gangatutako kanpandorrean akabatutako dorre barroko bat dauka. Estilo neorromanikoa du, eta gerra zibilean eraitsi zuten XII. mendeko tenplu zahar baten gainean eraiki zen. Bertan, balio historiko handiko elementuak daude. Adibidez, jada desagertuta dagoen Gurutze Santuko baselizakoa (XII. mendea) omen den kapitela, egun bataiarri gisa erabiltzen dena.

Parrokia honetatik inguruak ezagutzeko ibilaldia has dezakegu Jata mendiaren magaletan zehar. Azkenik, ezin dezakegu Maruri-Jatabetik alde egin bertako babarrunak eta txakolina dastatu gabe.

Ba al dakizu... ?

Uribe-Butroe eskualdean dago Maruri-Jatabe udalerria.

Esteka interesgarriak