Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Markina-Xemeim

Markina-Xemein herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Zestalari askoren sorterria den Bizkaiko udalerri hau Lea-Artibai eskualdean dago, Gipuzkoako mugatik gertu; Artibai eta Urko ibaietako urek bat egiten duten lekuan, Kalamua (768 m), Baldaburu (468 m) eta Akarregi (434 m) mendiek inguratuta.

XIV. mendean sortutako hiribildua, bi herriguneren bategintzaren ondorioa da: Markina eta Xemein elizatearen bat-egitea, alegia. Izan ere, Zenarruza elizatea eta Bolibar 2005ean bereiztu egin ziren.

Herriguneak oraindik Erdi Aroko itxura mantentzen du, eta hiru kale paralelo eta zehar-kale batek osatzen dute. Alde zaharrean garrantzia handiko eraikin eta monumentuak daude. Lehenengo eta behin, Karmengo komentua eta eliza aipatuko dugu. Bere fatxadan Ama Birjinaren eskultura eta karmeldarren ezkutua ikus ditzakegu. Sortalekua (egungo udaletxea), Andonegi eta Ansotegi jauregiak, Antxia dorrea eta antzinako udaletxea Markina-Xemeinen ondare-aberastasunaren beste zenbait adibide baino ez dira.

Herrigunearen inguruan ere badaude ikustea merezi duten monumentuak. Adibidez, Patrokua jauregia edota Xemeingo Andra Mariaren Jasokunde parrokia-eliza (Euskadiko Monumentu Nazional izendatu dute hori). Baina baita Arretxinagako San Migel ermita, hexagono formako baseliza bitxia, ere. Bere aldarea hiru harritzarrek osatzen dute.

Markina-Xemein oso ezaguna da pilotarekin -euskal kirolik unibertsalenarekin- duen harreman estuagatik. Bertako frontoia "Pilotaren unibertsitatea" goitizenez da ezaguna, zestalari handienen ikaskuntza-zentrua izateagatik.

Gainerakoan, herriko zaindariaren jaiak, Karmenak, uztailaren erdialdean ospatzen dituzte. Era berean, Markina-Xemeinen, urtean zehar, feria asko egiten dira eta azpimarragarriena urrian antolatzen duten abere eta nekazaritza-produktuen azoka dugu.

Ba al dakizu... ?

Zestalari askoren sorterria da Markina-Xemein.

Esteka interesgarriak