Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Mañaria

Mañaria herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Urkiolako Parke Naturalak hartzen du Durangaldeko herri txiki honen azaleraren zati handi bat. Mañaria ezin ederragoa den paisaiak inguratzen du. Eskalada edota espeleologia zaleez gain, gainerako mendizale asko ere erakartzen dituzten mendien karezko gailurren babesean kokatuta dago, Errialtabaso (1.018 m), Mugarra (964 m), Saibi (946 m) eta Untzillatx (934 m), tartean. Izan ere, asko dira eremu horretan zehar aurki daitezkeen barrunbe eta leizeak.

Herrigunea Durango eta Gasteiz lotzen dituen errepidearen albo bietan zehar hedatzen da. Herrian, armarridun zenbait etxe dauden arren, eraikin guztien artean Jasokundeko Andra Mariaren parroki-eliza nabarmentzen da, eskualdeko ederrenetakoa. Hiru zatitan bereizitako nabea, sakristia eta dorre bat dauzka elizak. Hala ere, azpimarragarriena egurrezko ganga ederra eta barruko altzarien balioa dira. Aipatu gabe ezin utzi, esaterako, koruko organoa, Bizkaiko zaharrenetakoa.

Era berean, deigarria da Aldeagoiena auzoan, pago eta pinu basoen artean dagoen Jasokundeko Andra Mariaren baseliza.

Abadiñoko udalerriarena den arren, Urkiolako Santutegia Mañariatik kilometro gutxira dago. Bertatik hurbil, Toki Alai zentroa dago, bisitariei parkearen inguruko informazioa eskaintzeko. Gainera, mahaiak, iturriak, barbakoak... dituen atsedenleku bat ere badago, lagunartean edo familian eguna pasatzeko ezin hobea.

Urtero, abuztuaren 15aren hurrengo barikuan, Mañariako bizilagunak Urkiolako Santutegira joaten dira. Bertan, ohitura denez, salbea abesten dute. Gero, bazkaldu eta izadiarekin harremanetan, jai giroaz gozatzen dute.

Ba al dakizu... ?

Urkiolako Santutegitik gertu dago Mañaria udalerria.

Esteka interesgarriak