Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Mallabia

Mallabia herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Oiz (1.026 m) mendiaren magalean dago Mallabia udalerri bizkaitarra. Landa giroko herri honetan, lurralde menditsua da nagusi eta hirigunea bera zelai berdez inguratuta dago.

Herriko eraikin erlijioso nagusian ekingo diogu gure ibilbideari: Jasokundeko parrokian, hain zuzen. XI. mendeko eliza honek aldare barroko ikusgarria dauka. Bestalde, armarridun hainbat etxe ditu Mallabiak; horien artean, Amezaga jauregia, elizaren alboan kokatuta, Urizar jauregia, eta Mallea zein Zengotita-Bengoa etxeak azpimarra ditzakegu.

Era berean, ingurune natural eta lasaian egonik, atseden hartzeko leku paregabea da Mallabia. Horrez gainera, mota askotako kirolak egiteko ere aproposa dugu, hala nola, eskalada, espeleologia, mountain bike-a eta, batez ere, mendi-ibiliak.

Inguruotan gainera, paisaia ikusgarriak daude. Zengotita auzotik esaterako, Mallabia osoa ikus dezakegu, bailara ederrez inguratuta. Bertan, Oiz mendira igotzeko aukera dago. Bizkaiko bost deiadar-mendietatik bat dugu gailur hori, eta, antzina, batzarkideei tontorretik dei egiten zitzaien sua piztuta edota adarra jota.

Bestalde, Mallabiak ermita ugari ditu, eta, jai-egunetan, herritarrak batzen dira horietan. Baselizetan ospatzen dituzten festez gain, Andra Mariren omenez antolatzen dituzten jaiak nabarmenduko ditugu. Abuztuaren erdialdean izaten dira, eta, egitarauan, herri-kirolek garrantzi berezia dute.

Ba al dakizu... ?

Ingurune natural eta lasai batean dago Mallabiako udalerria.

Esteka interesgarriak