Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Loiu

Loiu herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaia lurralde historikoan dago Loiu, Txorierri eskualdean. Asua ibaiak zeharkatzen du harana eta udalerriaren erdialdean aireportua dago, Txorierrik azken urteotan bizi izan duen garapen industrialaren seinale.

Loiuko erdigunean, Zabaloetxe auzoan, ekin diezaiokegu herriko zirrikituak ezagutzeko ibilbideari. Plaza baten alboan, Udaletxea, frontoia, San Pedro parrokia (elementu gotikoak dituen eraikina) eta kultura-aretoa ikusiko ditugu. Kanpoaldean txangoa eginez gero, San Migel ermita, Larraburu jauregia, XVIII. mendekoa, eta hainbat landetxe ezagutzeko parada izango dugu.

Udalerriaren inguruetako paisai ederrari erreparatuz gero, zenbait irin-errotarekin egingo dugu topo; horien arten, Txitorreta, Errotatxu, eta Goiego errotak azpimarra ditzakegu eta, azken honek, gainera, lanean dirau egun.

Loiura urriko hirugarren igandean joatea erabakiz gero, Gastronomia eta Artisautza Azoka ikusi ahal izango dugu. Egun horretan, jaki eta artisau-produktuak izaten dira erakusgai, postu anitz antolatzen baitituzte.

Ba al dakizu... ?

Loiu udalerriaren inguruetan hainbat irin-errota ikusteko aukera dago.

Esteka interesgarriak