Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Lezama

Lezama herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Txorierri bailaran kokatuta dago Lezama, eta lurralde laua nagusi izan arren, mendiak ditu inguruan. Mendiotatik datozen erreka ugarik Asua ibaiaren goi-ibarra osatzen dute.

Bizkaiko udalerri honek oinetxe eta dorre ugari ditu, erdi aroko ezaugarri ugari mantenduz; zaharrenen artean, Basabil eta Aretxabaleta baserriak zein Oxangoiti oinetxea nabarmen ditzakegu.

Hirigunean barneratuz, XIII. mendeko Andra Mari eliza dotorea ikusiko dugu, eta baita bere errenazimendu garaiko fatxada eta bost aldareak ere. Haren alboan, Lezamako dorrea aurkituko dugu, XIV. mendean harlanduz egindako eraikina. Gainera, mendixka batean kokatuta egonik, Ganguren mendizerraren magalean, dorrea bisitatzeaz gain, Bizkaiko paisaia ederrenetakoaz gozatzeko aukera izango dugu.

Zaldiketako elkarte bat ere aurkituko dugu Lezaman, zaldian ibiltzen ikasteko leku paregabea, izan ere, naturaren erdi-erdian kokatutako errota eta haren inguruko zelai lasaiak ezagutuko ditugu.

Lezamako jai nagusiak, Andre Mariak, irailaren 8an ospatzen dira, udalerria bisitatu eta bertako jai herrikoiak ezagutzeko egun aproposa.

Ba al dakizu... ?

Athletic Clubaren kirol-instalakuntzak Lezaman daude.

Esteka interesgarriak