Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Lemoiz

Lemoiz herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaiko kostaldean, Uribe Kosta eskualdean, dagoen herri ederra da Lemoiz. Urizar, Andraka eta Armintza auzoek osatzen duten udalerrian nekazaritza giroa da nagusi eta bertan, deigarriak dira oso badia eta hondartza txikiekin tartekatzen diren itsaslabar malkartsuak.

Andraka auzoan ekingo diogu ibilbideari, udalerriko barnealdean, alegia. Plentzia eta Mungia lotzen dituen errepideko gain batean kokatuta dago landa giroko auzunea eta bertan, baserriak ikus daitezke han-hemenka. Handik, beste bide batek Urizarrera eramango gaitu. Udalerriko auzoburua da eta bertan, merezi du Andra Mari eliza erromanikoa ikustea. Tenplu horrek atari eder eta dotorea dauka.

Errepide berari jarraituta iritsiko gara Armintzara, xarma handiko arrantzaleen auzora. Itsasoaren alboan, badia batean dago eta bertan, azpimarratzeko modukoak dira Santo Tomas eliza eta portu zaharra. Egun, kaian ez da apenas arrantzuntzirik ikusten eta gehienbat, laketontziak daude han. Gainera, herri horrek harrizko hondartza polita dauka, urpekaritzan eta arrantzan aritzeko aproposa.

Bestalde, hainbat jai ospatzen dituzte Lemoizen urtean zehar, tartean, Karmengo Amaren eta Andra Mariren omenezko festak, uztailaren eta abuztuaren erdialdean, hurrenez hurren.

Ba al dakizu... ?

Uribe Kosta eskualdean dago Lemoiz.

Esteka interesgarriak