Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Lekeitio

Lekeitio herri bizkaitarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Lekeitio
  • Biztanleria: 7.229
  • Azalera: 1,8 Km²
  • Web: http://www.lekeitio.com
  • Tursimo bulegoa:
    Oficina de turismo
    Plaza de la Independencia
    48280 Lekeitio
    Tel. 94 684 40 17
    Fax. 94 684 41 67

Bizkaiko kostaldeko ekialdean dago Lekeitio, Lea-Artibai eskualdean, Otoio (399 m.) eta Lumentza mendien magalean. Bestalde, Lekeition bertan itsasoratzen da Lea ibaia, Isuntza eta Karraspio hondartzak eta San Nikolas uhartea alboan dituela.

Lekeitioko alde zaharreko kaleek bertako ondare artistiko ugariaz gozatzeko aukera eskaintzen dute. Horien artean, azpimarratzekoak dira Jasokundeko Andra Maria eliza dotorea; haren urrezko erretaula gotikoa zeharo ospetsua da, mota horretako hirugarren handiena Estatu osoan. Bestalde, hainbat eraikin interesgarri aurkituko ditu bisitariak Lekeition, izan ere, eraikin arkitektoniko ugari daude herrian, Uriarte, Oxangoiti, Uribarri eta Abaroa jauregia.

Independentzia plazan hasiko dugu ibilbidea, Paskual Abaroaren monumentua bisitatzeko. Plazatik Txatxo kaiara jaitsiko gara hurrena, Lekeitiok arrantzarekin duen lotura estua bertatik bertara ikusteko. Portuan aurrera egin eta San Juan ermita izango dugu zain, Bizkaiko kostaldearen aparteko ikuspegia jasotzeko.

Aipatutakoaz gain, ikustea merezi duen beste gune batzuk ere badira herrian: Isuntza zubia, San Nikolas irla (itasbeheran oinez joan gaitezke bertaraino) eta Santa Katalinako faroa; paisaia paregabea eskaintzen dute hiru lekuok, Bizkaiko udalerri honen xarma azpimarratuz. Halaber, Isuntza hondartza bera ere gune azpimarragarria da, ibilaldi atsegina egin eta udalerriko ikuspegi zoragarriaz gozatzeko gune aproposa.

Lekeitioko San Antolin jaiak irailaren 1etik 8ra bitartean izaten dira; jaietako egitarauaren barnean, irailaren 5ean ospatzen den Antzar Eguna da ezagunena, izan ere, milaka festazale erakartzen ditu herrira. Gainera, ekainaren bukaeran herriratzen den orok San Pedro jaiez gozatzeko aukera izango du; ohiturari jarraiki, Kaxarranka dantza egiten da jai hauetan, eta dantzariak kaxa baten gainean egiten du dantza, zortzi arrantzalek sorbalda gainean eusten duten kaxan, alegia.

Ba al dakizu... ?

San Pedro egunean Kaxarranka dantza egiten da Lekeition. Dantzari batek egurrezko kaxa baten gainean dantza egiten du.

Esteka interesgarriak