Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Leioa

Leioa herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Leioa, Bizkaiko udalerria, Bilbotik 12 kilometrora dago, Ibaizabal-Nerbioi ibaiadarraren eskuineko aldean, ibai-ahotik oso gertu. Etengabe hazten doan herria dugu gainera, izan ere, azken urteotan, inguruko herrietako bizilagun askok bota dute erroa bertan. Hala, biztanleria sakabanatuta dago Elexalde, Artaza eta Lamiako hiru gune handietako auzoetan barrena.

Alde zaharrik izan ez arren, interes handiko hainbat eraikin ditu Leioak, Ondiz, Peruri eta Elexalde auzoetan. Azken hori dugu udalerriko auzoburua eta bertan ekingo diogu ibilaldiari, XIX. mendeko udaletxea eta 1526. urteko San Joan Bataiatzailearen eliza ederra bisitatuz.

Ibaiadarretik hurbil, Ondiz auzoan nabarmentzekoa da Andra Mari ermita. Gainera, zuhaiztiz inguratutako berdeguneak topatuko ditugu, atseden hartu edota ibilaldiak egiteko aproposak. Udalerriko goiko aldean berriz, Peruriko auzoko baserriak azpimarratuko ditugu, erdiguneko hiri giroarekin kontraste handia egiten baitute.

Halaber, Artaza jauregi handientsua (parke ederrez inguratuta), Errekalde errota, Altzaga erdi-aroko dorrea, Mendibile baserria eta San Bartolome baseliza ere ikustea merezi duten eraikin dotoreak dira.

Bestalde, jai egitarau oparoa du Leioak. Festa nagusiak ekainaren 24an hasten dira, San Joanen omenez. Dena den, ezin dugu ahaztu urtero antolatzen dute Umore Azoka. Mundu osotik etorritako artistak batzen dira Leioako karriketan, eta kale-antzerkiaz gain, zirku-ikuskizunak eta musika ekitaldiak izaten dira, besteak beste.

Ba al dakizu... ?

Leioan Umore Azoka egiten da. Mundu osotik etorritako artistek kale-antzerkia egiten dute.

Esteka interesgarriak