Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Laukiz

Laukiz herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Nekazaritza giroko udalerria da Laukiz, eta Bizkaiko lurralde historikoan dago kokatuta, Uribe Butroe eskualdean.

Ondare artistikoko multzo garrantzitsua dauka udalerri bizkaitar honek, eta hasteko, Laukizko hirigunera bertara joko dugu. Lehenik, Udaletxea ikusiko dugu bertan, Esteban Urkiaga "Lauaxeta" euskal idazle eta poetaren sorlekua. Haren alboan, San Martin eliza barroko ederrera izango dugu, XVIII. mendeko eraikina.

Alderdi artistikoaz gain, eskualdeko panoramika dotoreak ikusteko aukera ere eskaintzen du Laukizko inguruneak. Esaterako, Unbe mendira igoz paisaia ederrak ikusiko ditugu; baina horretaz gain, balio erlijioso handiko gunea da Unbeko santutegia, izan ere, hango iturriko ura sendagai gisa erabiltzen omen dute.

Bestalde, irailean herriratzen diren bisitariek Laukizko jaiez gozatu ahalko dute, urtero ekitaldiz beteta etortzen baitira Mikel Deunaren festak.

Ba al dakizu... ?

Esteban Urkiaga "Lauaxeta" euskal idazle eta poeta Laukizen jaio zen.

Esteka interesgarriak