Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Larrabetzu

Larrabetzu herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaia lurralde historikoan dago Larrabetzu, Txorierriko bailararen barruan.

Alde zahar ederra dauka Larrabetzuk, Monumentu Multzo izendatua, eta estilo neoklasikoko ereduetan oinarrituz eraikitakoa. Jasokundeko Andra Mari eliza azpimarra dezakegu, Larrabetzuko alde historikoan bertan.

Bestalde, Goikolexea auzora joz, aipamen berezia merezi duen eraikina izango dugu han, San Emeterio eta San Celedonio eliza; haren erretaula ere ikusgarria da, Bizkaia lurralde historikoko ederrenetakoa.

Herriko plazan dauden eraikinek multzo arkitektoniko ikusgarria osatzen dute; horien artean, Ikaza jauregia bereiz dezakegu, udaletxearen ondoan kokatutako XV. mendeko eraikina. Honen alboan, Anguleri jauregia bisita dezakegu; eraikin kubikoa da eta baserrien zein jauregien ezaugarriak batzen dituenez, interes artistiko eta etnografiko handia dauka.

Horretaz gain, zelai eta berdegunez betetako ingurune paregabean dago Larrabetzu, eta Santiagoko Bideari dagokion Kostako Bidea delakoa bertatik igarotzen denez, bidazti ugari jasotzen ditu Larrabetzuk.

Bestalde, Bizkaiko udalerri honek hainbat ospakizun egiten ditu urtean zehar, baina jaiegun nagusiak maiatzaren erdialdean ospatzen dira, San Isidroren omenez.

Ba al dakizu... ?

Donejakue bidea Larrabetzu udalerritik igarotzen da.

Esteka interesgarriak