Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Kortezubi

Kortezubi herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaia lurralde historikoan dago Kortezubi, Busturialdea eskualdean. Inguruotan mendi ugari eratu ziren urtetan zehar eta, horrek ahalbidetu zuen kobazulo ugari agertzea; egun, herriko bereizgarri nagusiak dira kobazulook.

Horietako ezagunenetakoan abiatuko dugu gure ibilbidea, Santimamiñekoa kobazuloan, alegia; 1916an aurkitu zuten eta gune paregabean dago, Basondo auzoan. Bizkaian bakarra da aztarnategi arkeologiko hau, izan ere, Paleolitikoko eta erromanizazioko hondar arkeologikoak topatu zituzten. Halaber, estalaktika ugari ikusteko aukera eskaintzen du. Bestalde, Sagastigorri koba 1958an induskatu zuten eta, gaur egunera arte ongi gorde dituzte bere osagaiak.

Kobazulo horietako altxor arkeologikoak bisitatu ondoren, udalerriko multzo monumentala ikusteko aukera izango dugu; Santiago eliza, esate baterako, urreztaturiko erretaula polita eta ezaugarri gotikoak dituen eraikin ederra da.

Halaber, Omako Basoa nabarmendu beharra dago, zalantzarik gabe. Agustin Ibarrola artistak bere obrak marraztu ditu baso horretako zuhaitz eta harrietan. Ondorioz, naturaz eta arteaz gozatzeko aukera paregabea da, margoak ikusiaz batera ibilaldi atsegina egiteko ingurune zoragarria baita.

Ba al dakizu... ?

Omako basoa ikusteko aukera dago Kortezubin.

Esteka interesgarriak