Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Izurtza

Izurtza herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Durangaldea eskualdean dago Izurtza herri bizkaitarra, zonalde menditsuan, eta Durangotik oso gertu.

Ondare historikoko hainbat eraikin ditu Izurtzak. Horien artean, Etxaburu dorretxea azpimarra dezakegu, Mugarra mendiaren magalean kokatutako paraje ederra, eta San Nikolas eliza dotorea; XVI. mendeko eraikin hau Izurtzako frontoiaren alboan dago, herriko plazan bertan.

Durangaldeko herri menditsu hau paraje zoragarrian dago, Urkiola parke naturalaren magalean. Handik, inguruko mendien bista ederrak ikus ditzakegu, baita dorretxe eta artadiz beteriko paisaia zoragarria ere.

Hainbat jaiegun ospatzen dira Izurtzan urtean zehar; batetik, Erdoizako Andre Mari eguna ospatzen da irailaren 8an, eta gainera, San Nikolasen egunean ere, abenduaren 6an, jaia egiten da herrian.

Ba al dakizu... ?

Urkiolako parke naturalaren magalean dago Izurtza.

Esteka interesgarriak