Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Iurreta

Iurreta herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Durangaldea Bizkaiko eskualdean dago Iurreta, Durangorekin muga egiten. Gallanda (522 m) mendiaren magalean, biztanle-entitate handiena Ibaizabal ibaiaren bi ertzetan dago eta gainerako auzuneak udalerriko goiko aldean, mendialdean, daude.

Ibaiaren eskuineko ertzean, dantzari baten eskulturak ongi etorria ematen dio bisitariari herriko plaza nagusian. Inguruotan, ikusteko moduko eraikinak daude, tartean San Migel eliza. Tenplu neoklasiko honek erdi puntuko arkuek osatzen duten elizpea du, plazari begira. Handik hurbil, Goikolea jauregia nabarmenduko dugu. Udaletxearen egoitzak Iurreta-Ganboatarren armarria du aurreko aldeko horman.

Arandia zubi ikusgarrira joko dugu ondoren, XVIII. mendeko eraikin barrokora. Halaber, 10 baseliza ditu herriak, mendialdeko auzuneetan barrena. Horrez gainera, euskal baserri tradizionalak, euskal arkitektura zibilaren adibiderik argienak, aurki ditzakegu Iurretan, han-hemenka.

Urtean zehar hainbat ospakizun egiten dira Iurretan. Irailaren amaieran antolatzen dituzte herriko festa nagusiak San Migelen omenez. Hilaren 29an, Dantzari-Dantza izenekoa dantzatzen dute. Durangaldeko beste zenbait herritan bezala, belaunaldiz belaunaldi gorde duten ohitura dugu hori.

Guztira, eskualde honetako bederatzi dantza tradizionalek osatzen dute Dantzari-Dantza, eta, danbolin-jolearen soinupean, herriko ermita bakoitzaren santuaren egunean ere dantzatzen dute.

Ba al dakizu... ?

Irailaren 29an, San Miguel eguna, Dantzari-dantza dantzatzen da Iurretan.

Esteka interesgarriak