Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Ispaster

Ispaster herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaiko lurralde historikoan dago Ispaster, Lea Artibai eskualdean, eta muinoz, kobazuloz eta leizez osatutako paraje ederrean. Hirigunea Elexalde auzoan badago ere, baserriz osatutako auzoak dira nagusi Ispasterren.

Udalerriko hirigunean bertan ekingo diogu ibilbideari, Elexalden. Han, San Migel parrokia ederra bisitatuko dugu, barruan sei erretaula dituen eraikin errenazentista. Gainera, hainbat ermita ere badaude Ispasterren, herriko arkitektura erlijiosoaren multzoa osatuz. Batetik, San Martin baseliza, mendixka baten gainean kokatuta; bestetik, Santiago ermita, gune bakarti batean kokatuta dagoen eraikin gotikoa, eta azkenik, Santa Cruz baseliza, Mendazona auzoko ermita.

Halaber, Aixeder errota ere ikusteko moduko eraikina da; egun, erroten arkitektura mantentzen badu ere, etxebizitza txiki bat eraiki da barruan. Ispasterretik Lekeitioko mugetara joz, Bizkaiko jauregirik ederrenetakoa aurkituko dugu: Zubieta jauregia, Lea ibaiaren alboan kokatutako eraikin barroko zoragarria.

Ondare historikoa osatzen duten eraikinak bisitatu ostean, Otoio (399 m.) mendian zehar ibilaldi atsegina egiteko aukera ere izango dugu, Bizkaiko kostaldearen bista paregabeekin gozatuz. Ogeiako hondartza ederrak, bestalde, paisaia liluragarria osatzen du.

Herriko jai nagusiak uztailaren 25etik 27ra ospatzen dira, Santiago eta Santa Anaren omenez; azpimarratzekoak dira, era berean, San Martinen eta San Migelen omenezko festak.

Ba al dakizu... ?

Muinoz, kobazuloz eta leizez osatutako paraje ederrean dago Ispaster.

Esteka interesgarriak