Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Igorre

Igorre herri bizkaitarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Igorre
  • Biztanleria: 4.241
  • Azalera: 17,5 Km²
  • Web: http://www.igorre.net
  • Tursimo bulegoa:
    Oficina de Turismo
    de Gorbeialde
    Telleri, 27
    Dima (Bizkaia)
    info@gorbeialde.com

Bizkaiko lurralde historikoaren barnealdean dago Igorre, Arratia eskualdean, hain zuzen. Udalerri honek gainera, paraje ikusgarria du inguruan, Urkiolako eta Gorbeiako parke naturalen artean kokatzen baita. Hori horrela, ibilaldi ugari egiteko aukera eskaintzen du eta horrez gainera, naturaren aldetik balio handiko guneak topatuko ditu bisitariak. Arratiako haranaren, kondaira eta pertsonaia mitologikoen lurraldearen, edertasuna azpimarratzen dute horiek.

Besteak beste, Mandola eta Aramotz mendiek inguratzen dute udalerria. Arratia ibaiak zeharkatzen du eta Indusi errekaren urak jasotzen ditu bidean. Zazpi auzok osatzen dute Igorre eta herrigunea bera Elexalde auzoan dago. Bertan, nabarmentzeko modukoa da Andre Mariaren parrokia, estilo askotako erretaulak dituen eliza.

Halaber, hainbat baseliza daude Igorreko auzoetan. Santa Luzia auzoan esaterako, Elgetzuko San Kristobal ermita azpimarra daiteke baserrien artean. Angeluzuzeneko oinplanodun baseliza erromaniko berantiar estilokoa da eta barruan, XVI. mendeko erretaula neogotikoa du.

Bestalde, herriko festa nagusiak ekainaren erdialdean ospatzen dituzte San Antonioren omenez; ekitaldi herrikoiz beteta etortzen dira urtero egunok, eta aparteko jai giroa izaten da herrian.

Ba al dakizu... ?

Gorbeiako parke naturalaren eta Urkiolako parke naturalaren artean dago Igorre.

Esteka interesgarriak