Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Güeñes

Güeñes herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaiko lurralde historikoan dago Gueñes, Enkarterriko ekialdean. Lurralde malkartsua da nagusi zonalde honetan; Kadagua ibaiak zeharkatzen duen haran estuan dago herria, eta, besteak beste, Ubieta (1.115 m), Ganekogorta (998 m), Gallarraga (902 m) eta Eretza (880 m) mendiek inguratzen dute.

Enkarterriko beste hainbat herrik bezala, Gueñesek ere arkitektura-ondare oparoa du. Ezbairik gabe, udalerriko monumenturik garrantzitsuena XVI. mendeko Andra Mari eliza ikusgarria da. Kalitate eta dotoretasun handiko portada nagusia dauka, eta elementu gotikoak eta errenazentistak uztartzen ditu.

Halaber, arkitektura zibilari dagokionez, eraikin eder ugari ditu Gueñesek. Urrutia jauregia, esate baterako, nabarmentzeko moduko etxea da. Mexikon aberastu zen galdamestar batek egin zuen. Lau solairu dituen eraikin dotoreak Frantziako eragina du eta inguruan lorategia dauka. Egun, udaletxearen egoitza da.

Horrez gainera, azpimarratzekoak dira Ametzaga jauregi errenazentista eta Erdi Aroko dorretxeak, bando-gerren lekuko izan ziren eraikinak, hain zuzen. Quadra dorrea dugu horietako bat. Oinplano karratuko dorrearen hormak egiteko landu gabeko harria erabili zuten eta ertzetan berriz, harlandua. 20 metroko garaiera du eta inguruan harresia dauka.

Horretaz guztiaz gain, atseden hartzeko eta inguruneaz gozatzeko aproposak diren guneak ditu herriak, Arenaza parke ederra, kasu.

Bestalde, Gueñeseko jai nagusiak uztaileko azken egunetan ospatzen dira, San Inazioren omenez. Egunotan, txikiek eta nagusiek giro ezin hobeaz gozatzeko aukera paregabea dute. San Jose eguneko nekazaritza, abeltzaintza eta eskulangintza azoka ere aipatzeko modukoa da.

Ba al dakizu... ?

San Jose egunean abeltzaintza eta nekazaritza azoka egiten da Güeñesen.

Esteka interesgarriak